Alano
iranerazko hiztunen antzinako herria From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Alanoak[1] (latinez: Alani) Kaspiar itsasoaren inguruetan finkaturik zegoen talde etniko irandarra izan zen.
Artzain nomadak ziren, borroka askotan parte hartu zutenak. Partiarren eta erromatarren aurka aritu ondoan, hunoen inbasioa pairatu behar izan zuten IV. mendearen bukaeran.
Ondorioz, alanoen zati batek beren lurraldeetatik egotzirik, Galia inbaditu (406) eta batzuk, sueboekin eta bandaloekin batera, Iberiar penintsulako lurretara igaro ziren, baina Walia errege bisigodoaren armadak suntsitu zituen. Bizirik iraun zutenek Afrika iparraldera jo zuten. Galian geratu zirenek, bestalde, herri gisa mende bat gehiago baizik ez zuten iraun.
Beste batzuk iparkaukasiarantz abiatu ziren, gaurko Ipar Osetia-Alaniara.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads