Gernuan albumina egotea (gaur egun proteinuria erabiltzera jotzen da, albuminaz gain gernuan beste proteina batzuk ere ager daitezkeelako) From Wikipedia, the free encyclopedia
Albuminuria giltzurrun-hutsegitearen ondorioz azaltzen da. Giltzurrunek ez dute proteina handi hori (albumina) iragazten, eta gernuarekin galtzen da. Asaldura hau ohikoa da ere diabetea duten gaixoengan.
Sarritan asintomatikoa bada ere, albuminuriak edemak eragin ditzake (odolaren presio osmotikoaren aldaketen ondorioz likidoen pilaketa egon daiteke likido interstizialean). Edemak eskuetan, oinetan, aurpegian edo sabelean agertu ohi dira.