Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

From Wikipedia, the free encyclopedia

Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata
Remove ads

Alderdi Demokrata (ingelesez: Democratic Party) Estatu Batuetako bi alderdi nagusietako bat da. Gehiengoa dauka Estatu Batuetako Ordezkarien Etxean, baina ez Estatu Batuetako Senatuan.

Datu azkarrak Datuak, Izen laburra ...

Estatu Batuetako politikako ezker-eskuin sailkapenean, gaurko egunez Alderdi Demokrata Alderdi Errepublikanoaren ezkerraldean kokatu ohi da, gai ekonomikoen nahiz gizarte gaien aldetik.

Remove ads

Historia

Alderdi Demokratak XIX. mende hasierako jeffersondar printzipioetan ditu bere sustraiak. 1828ko hauteskundeetan, Alderdi Errepublikanoa bi hautagai desberdinen artean banatu zen, gobernu motari buruzko ikuspegiak gogor bereizita: alde batetik, Henry Clay; bestetik, Andrew Jackson. Borroka latz horretan, bigarrenak irabazi zuen, egungo Alderdi Demokrataren aitzindari bat. 1834tik aurrera, Jacksonen jarraitzaileak "demokrata" hasi zitzaizkion deitzen beren alderdiari.

1874tik aurrera beren ikurra astoa da (a jackass, 'astapotroa', komiki satirikoetan aurkariek Jacksoni deitu zioten bezala). Alderdi Errepublikanoaren ikurra, aldiz, elefantea da. Alderdiaren kolore bereizgarri gisa urdina erabili ohi da (errepublikanoena, aldiz, gorria).

Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads