Alexander Calder
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Alexander Calder (Filadelfia, 1898ko abuztuaren 22a - New York, 1976ko azaroaren 11a) Estatu Batuetako eskultore, marrazkilari eta pintorea izan zen. New Yorkeko Art Students League eskolan ikasi zuen. Ondoren Parisa jo zuen, eta bertan Arp, Miró eta Mondrianekin jarri zen harremanetan. Bere eskulturarik ezagunenak, mugikor izenaz bataiatu zituenak, hariz eta xaflez osaturiko zintzilikarioak dira; eskultura horiek irauli egiten dute hutsaren eta betearen arteko ohiko harremana. Bere lanetan hautsi zituen eskulturak ordura arte berezkoak zituen egonkortasuna eta zurruntasuna. 1942tik aurrera burdinazko eskultura handi zurrunak egin zituen, eta egonkor izena eman zien. Eskultura-lanez gainera, liburu ugaritarako irudiak, antzerkirako dekorazioak eta kolore biziko margolan umoretsu eta xaloak egin zituen.

Remove ads
Iruditegia
- Acoustic Ceiling 1953, in the Central University of Venezuela.
- The Empennage 1953, Scottish National Gallery of Modern Art.
- The Four Elements 1961, Stockholm.
- The Three Wings 1967, Gothenburg Suedia.
- Crinkly with Red Disk 1973, Stuttgart.
- Mobile'
- Mobile, 1932.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
