Alice Wonder

madrildar abeslaria eta musikagilea From Wikipedia, the free encyclopedia

Alice Wonder
Remove ads

Alice Wonder, jaiotzaz Alicia Climent Barriuso (Cuatro Caminos, Madril, 1998ko urriaren 11) madrildar abeslaria eta musikagilea da.[1]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads

Musika ibilbidea

Musika alternatiboko artista, indie (musika independientea), Alice Wonderrek Instagramen argitaratutako bideo txikien bidez ekin zion bere ibilbideari. EP, Take Off izenekoa, merkaturatu zuen, Take Off, Run Run eta Like Mornings abestiekin.

2018ko abuztuaren 31n kaleratu zuen FireKid izeneko lehen LP diskoa, streaming plataformen bidez sustatua, hala nola Tidal edo Spotify.

Firekid (Suzko umea itzulpena) gure baitan dagoen berezko talentuaren metafora da. “Su hori jendeak ustiatzen edo erretzen uzten ez duen talentua da”, esan zuen kantariak.[2]

Firekid, Infarto Producciones, BMG Ángel Lujanek ekoitzi zuen, Jorge Gonzálezen laguntzarekin (Vetusta Morlakoren teklista).[3] Diskoak Alice Wonder-ek 2018aren hasieran aurreratutako abestiak bildu zituen –Strategy, Clean up the mess edo Too mad–, baita beste abesti batzuk ere, hala nola Playgame edo Bajo la piel, gaztelaniaz idatzia, beste konposizioak ez bezala.

2018ko martxoan, Alice Wonderrek, bere lehen diskoaren zati bat aurreratu zuenean, argi utzi zuen bizipenez eta irudi pertsonalez betetako lana zela. El País aldizkariko kritikari batek idatzi zuenez, «Bertan, Alice barruan elkarrekin bizi diren geruza eta azpimundu guztiak asma ditzakegu».[4]

2023an, Benidorm Fest-en parte hartu zuen «Yo quisiera» abestiarekin. Lehen finalaurrekoa gainditu zuen, baina ez zuen lortu musika lehiaketa irabazteko behar zen puntuazioa.[5]

Remove ads

Diskografia

Estudio-albumak

Informazio gehiago Titulua, Xehetasunak ...

Txikiak edo singleak

Artista nagusi gisa
Informazio gehiago Titulua, Urtea ...
Lankidetzak
  • 2019: La apuesta (¿Qué te juegas? filmako jatorrizko abestia) Guille Galvánekin.
  • 2020: El mejor de tus errores Raydenekin.
Remove ads

Filmografia

Telebista-saioak

Informazio gehiago Urtea, Titulua ...

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads