Alloa

From Wikipedia, the free encyclopedia

Alloa
Remove ads

Alloa (Eskoziako gaeleraz: Allmhagh Mòr, eskozieraz: Allowae), Clackmannanshireko hiriburua da, 2011an 20.417 biztanle zituena.

Datu azkarrak Alloa Allmhagh MòrAllowae, Administrazioa ...
Remove ads

Geografia

Fortheko fiordoaren barrenean dago iparraldeko ertzean, Ochil mendien oinean.

Historia

David II.a Eskoziakoari eginiko zerbitzuarengatik Sir Robert Erskinek lurralde hau eskuratu zuen 1368an eta bere ondorengoek gobernatu zuten bertan hurrengo mendeetan.

XVIII mendean Mareko kondearenak ziren inguruko meategiak eta honek Robert Bald injeniaria kontratatu zuen ur baliabideak hobetzeko. Ura erruz izatea lortu zenez garagardotegiak ireki ziren 1760an eta berehala Eskoziako garagardo ekoizle handienetakoa bihurtu zen.

XIX mendean ibaiko portu bat eraikiz en eta bertatik esportatzen ziren Europara Glasgowen ekoizturiko produktuak. Artilearekin ere lan egiten zen garai hartan eta beira lantegi bat ere ireki zen. Garagardotegioez gain hainbat ehisky distilategi ere martxan jarri ziren.

1822an hain handia eta garrantzitsua egin zen, ondoan dagoen Clackmannan-ek konderriko hiriburu izateari utzi eta Alloa bihurtu zela hiriburu berria. Gaur egun 20.000 biztanleko herria da eta Clackmannan-ek berak 3.500 ditu.

Remove ads

Ondasun nabarmenak

Iruditegia


Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads