Amharera
hizkuntza From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Amharera[1] (amhareraz: አማርኛ, amarəñña) Etiopia ipar-erdialdeko hizkuntza da, bertako bost hizkuntza nazionaletako bat, eta estatuko ofiziala de facto, oromoera ama kizkuntzatzat dutenak gehiago diren arren. Landa eremuko herritarren eta hiritarren arteko lingua franca ere bada[2].
Remove ads
Hedadura
Hizkuntza semitikoen artean, bigarren mintzatuena da, arabieraren atzetik[3] eta hebreeraren aurretik. 32 milioi pertsonak dute ama hizkuntzatzat, baina bigarren hizkuntzatzat dutenak gehituz gero, kopurua 58 milioira iristen da [4].
Etiopian ez ezik, handik kanpo bizi diren 2,7 milioi pertsonak ere hitz egiten dute, besteak beste, Egiptora, Israelera edo Suediara emigratu zuten etiopiarrek.
Eritrean ere mintzatua da, Etiopiatik deportatu zituzten eritrearrek eramanda, hain zuzen.
Rastafari askok ikasten dute, hizkuntza sakratutzat jotzen baitute, jatorrizko lehena ere delakoan.
Remove ads
Idazkera
Ge'ez hizkuntzarenetik egokituriko abugida grafia-sistema darabil[5]. Ezkerretik eskumara idazten da. Ez dago amhareratik latindar alfabetora itzultzeko sistema bakar bat.
Adibidea
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko I. artikulua:
- የሰው ፡ ልጅ ፡ ሁሉ ፡ ሲወለድ ፡ ነጻና ፡ በክብርና ፡ በመብትም ፡ እኩልነት ፡ ያለው ፡ ነው ፡ የተፈፕሮ ፡ የማስተዋልና ፡ ሕሊናው ፡ ስላለው ፡ አንዱ ፡ ሌላውን ፡ በወንድማማችነት ፡ መንፍስ ፡ መመልከት ፡ የገባዋል ።
- Yäsäw leje hulu siwäläd näts'ana bäkəbrəna bämäbtəm əkulenät yaläw näw yätäfäpro yämastäwalenna həlinaw səlaläw andu lelawn bäwändmamačənät mänfəs mämälekät yägäbawal.
Ohiko esaldiak
- Kaixo: selam, tadiyaas
- Agur: dehna yihunu
- Egun on: ëndemën aderu
- Mesedez: ëbakon
- Eskerrikasko: amesegënallô
- Bai: awo
Anton Abadiaren hiztegia
Anton Abadia esploratzaile irlandar-euskaldunak 1837an anaiarekin batera Etiopiara egin zuen bidaia, hango ohiturak ikasi nahian. Hizkuntzarekiko interes berezia azaldu zuen eta 15.000 hitz biltzen zituen amharera-frantses hiztegia sortu zuen[6], Dictionnaire de la langue Amariñña (1881)[7], mota horretako aurrenekoa eta gerora esploratzaile ugarik erabili zutena.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
