Haurride
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Haurridea guraso bereko senideak dira[1].

Gizonezko batentzat, bere gurasoen beste semeetako bakoitzak anaia du izena[2]; emakumezko batentzat, berriz, bere gurasoen semeetako bakoitzak neba du izena[3].
Era berean, gizonezko batentzat, bere gurasoen alabetako bakoitzak arreba du izena[4] eta; emakumezko batentzat, bere gurasoen beste alabetako bakoitzak ahizpa izena du[5].
Hona hemen:
| Semea | Alaba | |
| Gizona | Anaia | Arreba |
| Emakumea | Neba | Ahizpa |
Remove ads
Motak
- Haurriderdia, biologia edo adopzioaren bitartez aita ala ama bera duten anai-arrebak.
- Anaia sabelkide, sabel-anaia eta antzekoak, amaren sabelean aldi berean zeuden anai-arrebak.
- Bular-anaia edo ugazanaia, emakume berak bularturiko pertsonak nahiz eta senideak izan ez. Egun arraroagoa da, baina inudeak edo hazamak beharrezkoak zirenean ohikoa zen.
Genetika
Aita eta ama berak dituzten anaia-arrebek ADNaren % 99,99a partekatzen dute. Biki monozigotikoek, berriz, ADN bera dute.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
