From Wikipedia, the free encyclopedia
Andesita arroka igneo bolkaniko bat da.
Andesita | |||
Arroka igneoa | |||
---|---|---|---|
Mineral garrantzitsuak | Plagioklasa Piroxeno Hornblenda Biotita Kuartzo | ||
Dentsitatea | 2,771[1] g/cm3 |
Bere ehundura afanitikotik porfirikora doa eta konposaketa ertainekoa da. Gehien agertzen diren mineralak plagioklasa eta piroxeno edo/eta hornblenda dira. Biotita eta kuartzoa mineral osagarriak dira. Feldespato alkalinoak gutxiagotan agertzen dira. QAPF diagramatan ondo agertzen da zein den kuartzo-feldespatoaren ugaritasuna.
Andesitaren sailkapena fenokristalik handienaren arabera egiten da: olibino andesita, adibidez, olibinoa bada ugariena.
Anedista dioritaren berdina da, baina arroka bolkanikoetan, kanporatutako labaren solidotzearekin eratzen da beraz. Hauek bezala ingurune tektonikoetako subdukzio eremuetan agertzen da, Hego Amerikako kostaldean kasu, hortik bere izena.
Espazioan ere aurkitzen dela frogatu da gutxienez bi meteoritotan aurkitu baita.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.