Andrew Stuart Tanenbaum
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Andrew Stuart "Andy" Tanenbaum (New York, 1944ko martxoaren 16a -) Amsterdamgo Vrije unibertsitateko sistemak saileko zuzendaria da. Heziketa helburuekin UNIX sistema eragilearen doako berdina Minix sortzeagatik, ezaguna da Tanembaum. Baita informatikako liburuengatik ere.
Remove ads
Hezkuntza
New York (AEB) hirian jaio zen, nahiz eta gero White Plainsen hazi. 1965. urtean Massachusettseko Teknologia Institutuan (MIT bezala ezagunagoa) fisikan lizentziatu zen. 1971. urtean Kaliforniako Berkeley Unibertsitatean doktoretza atera zuen. Geroago bere emaztearekin Herbehereetara bizitzera aldatzen da, baina oraindik Estatu Batuen herritartasuna mantentzen du. 2004. urtetik aurrera konputagailu arkitektura eta sistema eragileko irakaslea da Vrije unibertsitatean.
Remove ads
Sistema eragileak
1987. Urtean Minix sistema eragilea sortu zuen, heziketa helburuekin UNIX sistema eragilearen doako berdina, geroago Linux sortzeko lagungarri zena.
199. urtean Linus Torvaldsekin, Linuxen sortzailea, eztabaida sutsua izan zuen Useneten bidez, sistema eragilearen nukleoa zelako izan behar zen, nukleo monolitikoa ala mikronukleoa. Tanembaumek mikronukleoaren aldekoa zen, bere ustetan etorkizuneko sistema eragileko nukleoak mikronukleokoak izango zirena ziur baitzegoen.
Vrije unibertsitateko beste kideekin batera mikronukleoan oinarritutako Amoeba izeneko sistema eragile banatua sortu zuen.
Globe, mundu-mailako sistema banaturako azpiegitura hornitzen duen softwarea sortzailea da ere.
Remove ads
Liburuak
Informatikako liburuengatik oso ezaguna da, goi mailako ikastetxeetan gehien bat. Hauen artean nabarmenduko ditugu:
- Konputagailu-sareak (3. ed 2002), EHU ed. ISBN 84-8373-412-5
- Operating Systems: Design and Implementation, ISBN 0-13-638677-6
- Modern Operating Systems, ISBN 0-13-031358-0
- Structured Computer Organization, ISBN 0-13-148521-0
- Distributed Systems: Principles and Paradigms, ISBN 0-13-088893-1
Ondorengo esteketan Tanembaum-en liburuen eta argitalpenen zerrenda osoa aurki dezakezu.
Kanpo loturak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrew Stuart Tanenbaum ![]() |
- Andrew S. Tanenbaum-ren webgune pertsonala Vrije Universiteit-eko Zenbaketa-Sistemako Sailean
- Minix Sisttema eragilearen-en webgune ofiziala
- Amoebaren webgune ofiziala
- Globoe-ren webgune ofiazala
- Tanenbaum-Torvalds-en arteko eztabaida Usenet-en (Google Groups)
Remove ads
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads