Andrija Mohorovicic
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Andrija Mohorovicic (Volosko, 1857ko urtarrilaren 23a - Zagreb, 1936ko abenduaren 18a) kroaziar geologoa izan zen. Zagrebeko unibertsitateko irakasle izan zen. Uhin sismikoak aztertu zituen, uhinen hedapenari dagokionez batez ere, eta epizentroak non zeuden zehaztasunez kalkulatu zuen. 1909an lurrazalaren eta erdiko geruzaren artean eten bat aurkitu zuen, egun "Mohorovičić etenunea" bezala ezagutzen dena: lurrazalaren eta erdiko geruzaren artean dagoen etena, bi geruza horiek bereizten dituena. Eten horretan harrien ezaugarriak aldatzen dira, eta baita uhin sismikoen lastertasuna ere. Mohorovicicen etena oso sakon dago, kontinenteen azpian 35 km-ra eta itsas hondotik 5 km ingurura.
Remove ads
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Remove ads
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
