Anhui

From Wikipedia, the free encyclopedia

Anhuimap
Remove ads

Anhui (安徽 txinera sinplifikatuan), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. 139.400 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 64.610.000 biztanle bizi ziren bertan.

Datu azkarrak Anhui (安徽) Ānhuī Shěng, Administrazioa ...
Remove ads

Inguru naturala eta kokapena

Thumb
Huainan hiriko etorbidea.

Geografikoki nahiko aldakorra da Anhui, iparraldea Ipar Txinako lautadaren zati den bitartean, probintziaren erdialdea Huai He ibaiak zeharkatzen du. Aipaturiko bi gune hauek nahiko lauak dira eta biztanleri dentsitatea oso altua. Hegoaldean bien bitartean, eraikitzeko lur lauak urriagoak dira, erliebe malkartsu eta menditsuaren eraginez. Probintziako mendirik altuena Lotus mendia da (1.873 metro). Probintzia zeharkatzen duten ibairik garrantzitsuenak Huai He ibaia iparraldean eta Yangtze ibaia hegoaldean dira. Lakurik handiena Chaohu lakua da, 800 kilometro koadroko azalerakoa.

Probintziaren mugakideak honakoak dira: Shandong iparraldean, Jiangsu ipar-ekialde eta ekialdean, Zhejiang hego-ekialdean, Jiangxi hegoaldean, Hubei hego-mendebaldean, eta Henan mendebalde eta ipar-mendebaldean.

Anhui probintziako hiriburua Hefei da.

Klima

Klima aldakorra da probintziako toki batetik bestera. Iparraldean klima hotzagoa eta lehorragoa da, hori dela eta, Huai He ibaiaren iparraldean urtarrileko tenperatura -1 eta 2 gradu artekoa da, eta ibai honen hegoaldeko lurretan 0 eta 3 gradu artekoa. Uztaileko batez-bestekoa 20 gradutik gorakoa da eta 30 gradutik gorako egun sargoriak maiz izaten dira.

Ekaina eta Uztailean uholdeak eragiten dituzten eurite gogorrak ohikoak dira.

Remove ads

Banaketa administratiboa

Informazio gehiago Mapa, # ...
Remove ads

Politika

Anhui probintziako gobernadorea Wang Sanyun da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Wang Jinshan da.

Garraioa

Aireportuak

Kokapen Hiria NAZE NAGE Aireportuaren izena
ANHUI
Anqing ZSAQ AQG Anqing Aireportua
Bengbu ZSBB BFU Bengbu Aireportua
Fuyang ZSFY FUG Fuyang Aireportua
Hefei ZSOF HFE Hefei Luogang Nazioarteko Aireportua
Huangshan ZSTX TXN Huangshan Tunxi Nazioarteko Aireportua
Wuhu ZSWU WHU Wuhu Aireportua

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads