Sorgin-orratz

From Wikipedia, the free encyclopedia

Sorgin-orratz
Remove ads

Sorgin-orratzak Odonata ordenako eta Zygoptera subordenako intsektuak dira[1]. Burruntzien antzekoak dira, baina, pausaturik daudenean, sorgin-orratz helduek atzerantz oblikuoki bertikalean biltzen dituzte hegoak. Burruntziek, berriz, ez dituzte biltzen eta parakera horizontalean jartzen dituzte. Horrez gainera, zigopteroek gorputz argalago eta delikatuagoa daukate, eta geldiroago egiten dute hegan.[2]

Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa ...
Remove ads

Biologia

Sorgin-orratzak mota askotako ur gezako habitatetan bizi eta ugaltzen diren intsektu haragijaleak dira. Arrautzak uretan erruten dituzte eta heldugabeak (naiade deitutakoak) urtar harrapariak dira. Naiadeek abdomenaren atzealdean kokatutako trakeobrankien bitartez hartzen dute arnasa. Zenbait hilabete edo urteren buruan, metamorfosia gertatzen da. Ondoren, hainbat egun edo astez uretatik urrun hegan ibili ostean, ur-masa batera hurbilduko dira ugaltzera. Bai ninfak, bai helduak, harrapariak dira. Helduek intsektu hegalariak jaten dituzte, batez ere, eta baita kakalardoak eta beldarrak ere. Larbek uretako ornogabeez eta ornodun txikiez (arrainkume eta zapaburuez) elikatzen dira.[2][3]

Remove ads

Sailkapena

Thumb
Erythromma najas naiade honek argi erakusten ditu sorgin-orratzen berezitasun larbarioak: gorputz luzeska eta delikatua, buruko antenak eta abdomenaren atzealdeko trakeobrankiak.[3]

ITISen (Integrated Taxonomic Information System) arabera zigopteroak hamabi familiatan banaturik daude:[4]:

  • Amphipterygidae
  • Calopterygidae
  • Coenagrionidae
  • Dicteriadidae
  • Lestidae
  • Megapodagrionidae
  • Perilestidae
  • Platystictidae
  • Polythoridae
  • Protoneuridae
  • Pseudostigmatidae
  • Synlestidae
Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads