Another You
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Another You (euskaraz Beste Hi), 1991ko Maurice Phillips zinema zuzendariaren komedia film bat da. Richard Pryor, Gene Wilder, Mercedes Ruehl, Vanessa Williams eta Kevin Pollak aktoreek antzeztu zuten.
Remove ads
Argumentua
George (Gene Wilder), gaixo mental ohia eta gezurti patologiko hutsari ospitalean alta eman berri diote. Berehala, Rupert Dibbs (Stephen Lang) inongo eskurpulurik gabeko negozigizonak George manipulatu eta hark kontratatutako aktore batzuen bidez, George dohakabea nahitan Abe Fielding garagardogintzaren enpresaburu aberatsa dela sinistuaraziko dio. Honela, Rupertek gupidagabeak Fielding hil eta haren familiaren dirutzaz jabetzeko helburua du.
Eddie Dash (Richard Pryor), iruzurgile lotsagabeak komunitate zerbitzu baten bidez Georgen lagun gisa aurkeztuko da. Hasieran, Georgen nortasun okerraz bere onurarako baliatzen saiatuko da, baina Rupertek Eddieri George hiltzeko agintzen dionean, Ruperti bere gezurrezko heriotza prestatzen lagunduko dio, ondoren berriz ere "bepiztu" eta garagardo enpresaz eta dirutzaz jabetzeko.
Nahas-mahas honetan zehar, Eddie eta George xelebreek hasiera batean Ruperten sozioak diren Elaine (Mercedes Ruehl) eta Gloria (Vanessa Williams) beren alde jarriko dituzte, eta sekulako kaos komiko bati ekingo diote.
Remove ads
Aktoreak
- Richard Pryor: Eddie Dash
- Gene Wilder: George
- Mercedes Ruehl: Elaine
- Stephen Lang: Rupert Dibbs
- Vanessa Williams: Gloria
- Vincent Schiavelli: Dentista
- Craig Richard Nelson: Walt
- Kevin Pollak: Phil
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads