From Wikipedia, the free encyclopedia
Antibirikoak, antibiralak edo birusen kontrakoak birusak deusestatzeko erabiltzen diren substantzia kimikoak dira. Birusek sortzen dituzten infekzioei aurre egiteko erabiltzen dira (antibiotikoak bakterioen infekzioen aurka erabiltzen direnaren antzera).
Bakterioen aldean, birusak zelula barneko parasito hertsiak dira. Horrek esan nahi du infektatutako zelulari estuki lotuta daudela, zelularen tresneria biokimikoa erabiltzen baitute ugaltzeko. Ondorioz, industria farmazeutikoarentzat ez da erraza izan birusen kontra soilik jarduten duten botikak aurkitzea, organismoaren zelulak kaltetu gabe [1].
Lehenengo botika antibirikoak 1960ko hamarkadan agertu ziren, baina botika horien sintesian aurrerakada handia eman zen 1985tik aurrera, hein handi batean HIESaren agerpenarekin batera. Gaur egun, antibiotikoen aldean, botika antibiriko gutxi dago, nahiz eta haien zerrenda urtez urte handitzen den.
Antibirikoei esker hainbat gaitzen aurkako tratamendua dago egun: HIESa, herpes birusek sortzen dituzten gaitzak (barizela, herpes arrunta, herpes zosterra...), B eta C hepatitisa.... A influenzaren birus (gripea) eta papilomabirusen aurka ere antibiriko espezifikoak daude.
Antibirikoen jarduerak birusen ugalketa inhibitu behar du zelula ostalaria kaltetu gabe (ala ahalik eta gutxien kaltetzen).
Mekanismo ezberdinen bidez eraso egiten diete antibirikoek birusei: [2].
Gaur egun birusen infekzioei modu eraginkorrean aurre egiteko oraindik botika gutxi daude. Horregatik, profilaxia eta txertoen erabilpena da biderik onena birusek eragiten dituzten gaitzak ekiditeko. Zoritxarrez, txertoak ez dira eraginkorrak birusek infekzioa hasi dutenean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.