From Wikipedia, the free encyclopedia
Antoine-Laurent de Lavoisier (1743ko abuztuaren 26a - 1794ko maiatzaren 8a) frantziar kimikaria izan zen. Kimika modernoaren sortzailetako bat izan zen, Robert Boyle, John Dalton eta Jöns Jakob Berzeliusekin batera.
Antoine Lavoisier | |||
---|---|---|---|
1770 - 1774 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Paris, 1743ko abuztuaren 26a | ||
Herrialdea | Frantziako Erresuma (1743ko abuztuaren 26a - 1792ko irailaren 21a) Frantziako Lehen Errepublika (1792ko irailaren 22a - 1794ko maiatzaren 8a) | ||
Heriotza | Concorde plaza, 1794ko maiatzaren 8a (50 urte) | ||
Hobiratze lekua | Errancis Cemetery (en) | ||
Heriotza modua | heriotza zigorra: burugabetzea | ||
Familia | |||
Aita | Albeiro-antoine lavoisier | ||
Ama | Emilie Punctis | ||
Ezkontidea(k) | Marie-Anne Pierrette Paulze (1771 - 1794ko maiatzaren 8a) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Paris Law Faculty (en) (1761 - 1764) licence (en) , Zuzenbidean lizentziatua | ||
Doktorego ikaslea(k) | Jean-Antoine Chaptal Antoine François, comte de Fourcroy (en) Jean Noël Hallé Claude-Louis Mathieu (en) Claude Louis Berthollet | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Irakaslea(k) | Jean-Étienne Guettard Nicolas-Louis de Lacaille Jean Antoine Nollet | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | kimikaria, ekonomialaria, biologoa, fisikaria, akademikoa, abokatua, astronomoa, idazlea eta administratzailea | ||
Lantokia(k) | rue Bassompierre (en) | ||
Enplegatzailea(k) | Ferme générale (en) (1768 - | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Influentziak | Guillaume-François Rouelle | ||
Kidetza | Royal Society Société Philomathique de Paris (en) Frantziako Zientzien Akademia Paris Bar Association (en) Amerikako Sozietate Filosofikoa XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Familia aberatseko semea, bost urte bakarrik zituela dirutza handiaren oinordeko bilakatu zen. 1754 eta 1761 artean College Mazarin eskolan ikasi zuen kimika, astronomia eta matematika. Bere hezkuntzan ilustrazioaren ideiak jaso eta bereganatu zituen. 1761 eta 1763 artean Zuzenbidea ikasi zuen Sorbona unibertsitatean. Étienne Condillac filosofoaren eraginpean natur zientziak ikasi zituen. Bere lehen lan zientifikoa 1764an argitaratu zuen, Jean-Étienne Guettard geologoaren laguntzaz. 25 urtekin Frantziako Zientzia-Akademiako kidea bihurtu zen.
1771an Marie-Anne Pierrette Paulze-rekin ezkondu zen. Bere emazte eta lankidea izan zenak Joseph Priestley-ren idazkiak eta Richard Kirwan-en "Flogistoaren saiakera" ingelesetik itzuli zituen. Gainera, Lavoisierren laborategiko tresna zientifikoen irudiak marraztu zituen, bere lanak eta oroitidazkiak argitaratu zituen, eta etxean kimikari buruzko hitzaldiak antolatzen zituen bere garaiko puntako jakintzariak gonbidatuz.
Lavoisierren lehen ikerketa kimikoak errekuntzari buruzkoak izan ziren. Esperimentu horiei esker, konbustioan zenbait substantziak oxigenoarekin erreakzionatzen dutela frogatu zuen. Gas honi "azido sortzaile" izena eman zion, azido guztiak oxigenoa dutela uste baizuen. Lavoisierrek gas honek metalen herdoilketan eta animalia eta landareen arnasketan duen garrantzia azaldu zuen. Pierre-Simon Laplace-kin egindako esperimentutan, arnasketa oxigenoz eginiko errekuntza geldoa besterik etzela frogatu zuen. Aurkikuntza hauen guztien garai hartan onartutako "flogistoaren teoria"ren aurka egiten zuten. Flogistoa, errekuntzetan askatutako substantzia zela uste zen.
Lavoisierrek egin zituen Kimikaren historiako lehen benetako esperimentu kuantitatiboak. Erreakzio kimikotan parte hartzen zuten erreaktibo eta produktu-kantitateak zehazki pisatuz, erreakzioaren hasierako eta bukaerako masak berdinak zirela frogatu zuen Lavoisierrek. Beraz, erreakzioan materiaren egoera edo propietateak aldatzen dira, baina ez bere kantitatea. Esperimentu hauek Lavoisierrek ezarritako masaren kontserbazio-legea finkatu zuten. 1784an, Mikhail Lomonosov-ek (1711-1765) antzeko proposamena aurkeztu zuen Lavoisierrek baino lehenago, baina ez zuen izan halako oihartzuna. Horretaz gain, Lavoisierren estekiometriaren legearen aitzindari izan ziren ikertzaileen artean, Joseph Black (1728-1799), Henry Cavendish (1731-1810) eta Jean Rey (1583-1645) aipa daitezke.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.