Antzinate klasikoa
Antzinako grekoen eta erromatarren historia kulturalaren garaia, K.a. VIII. mendetik K.o. VI. mendera bitartean From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Antzinate klasikoa Antzinaroko greziar-erromatar aroa deitzeko historiografian erabiltzen den izendapena da. Goi Antzinarotik Antzinaro Berantiarrera doan aldia barne hartzen du, eta Antzinako Grezia eta Antzinako Erromako zibilizazioak sortu, garatu eta eragin izan zuten Mediterraneoaren inguruko lurraldean jazo zen.
Iraupena
Antzinate klasikoaren iraupena K. a. VIII. mendetik K. o. V. mendea bitartean kokatu daiteke, greziar eta erromatar zibilizazioen aroan.
Mugarriak
Homeroren poemak, lehen Olinpiar Jokoak (K. a. 776), Erromaren fundazio mitikoa (K. a. 753) eta kristautzea (K.o IV. mendea) edo Mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorketa ( (K. o. 476).
- Mediterraneoaren kolonizazio greziarra, K. a. VII. mendetik K.a.VI. mendera
- Atenastar Inperioaren hedapena (Delosko Liga), Peloponesoko gerraren bezperan (K. a. 431)
- Atenas klasikoa
- Antzinako Erroma
- Erromatar Errepublika eta Inperioa
- Erromatar inperioaren zatiketa
- Olinpiako Heraren tenplua
- Romulo eta Remo otsemearekin
- Atenasko Partenoia
- Troiako zaldia
Remove ads
Etorkizunean izandako eragina
Mundu klasikoaren kultura-ondareak Erdi Aroko "mende ilunak" gainditu zituen berriro indar hartu zuen arte. (K. o. 500-1000). Aro Modernoko zenbait unetan biziberritu zen, gaur egunera arte iritsiz:
- XIV. mendean Pizkundeak Antzinate Klasikoa hartu zuen eredu.[1]
- XV. mendean Klasizismoan.
- XVIII. mendean sortu zen Neoklasizismoak Antzinate klasikoko estiloa berreskuratzea izan zuen helburu. [2][3]
- XX. mendea geroztik tradizio historikoak greko-erromatar kulturan eliteko gizonen ekarpenetatik harago, historialariek ikerketa subjektuak eta gaiak zabaltzen hasi ziren, besteak beste, antzinate klasikoko emakumeen inguruan.[4] [5] Izan ere, ikuspegi kritikoa aldarrikatu izan dute zenbait historialarik:
Gaur egun, teorikoki, kultura eta tradizio klasikoarekiko hurbilketa berri bat egiteko aukera zabaltzen da, jarraitu beharreko eredu gisa ez ezik, produktu historiko gisa ere azter daitezkeenak, historikoki azal daitezkeen balio positibo eta negatiboekin, eta horien artean kultur ezagutza unibertsal baten zati gisa onar daitezkeen elementuak eta erabat arbuiagarriak diren beste batzuk bereizi ahal izango ditugu. Aristotelesek esklabotza naturalari buruz egiten dituen gogoetak, Atenasko demokrazia inperialista eta bere populazioko sektore garrantzitsuen baztertzaile baten ifrentzua, edo Virgilioren bertso horiek islatzen duten borondate inperialista, gure egungo sentiberatasunetik oso urrun daude, baina Antzinate greko-erromatarra izenez ezagutzen dugun errealitate historiko horren zati banaezina eta ukaezina dira. (Antonio Duplá)[6]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads