Ariar
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Ariar[2] (sanskritoz: Ārya, «leialak») indoirandarren izen etnokulturalaren jatorrizko terminoa da.[3][4] Antzinako Indian, garai vedikoan, herri indoarioek (edo indoirandarrek) erabiltzen zuten terminoa, bai endonimo gisa, bai Aryavarta (sanzkritoz: आर्यावर्त, lit. 'Arioen lurraldea'), izeneko eskualde bati erreferentzia eginez, non bere kultura sortu zen.[5] Antzeko moduan, Avesta testu liturgikoertan esaten denez, irandar herriek, izen hori erabiltzen zuten euren burua izendatzeko, telde etniko moduan, eta eskualde bati buruz hitz egiteko, Airyanem Vaejah izen zuena (avestan: اَئیریَنَ وَئِجَهْ، airiiana vaējah, lit. 'Arioen lurraldea'), euren aberri mitikoa zena.[6][7] Hitzaren erroa, Arya, beste toponomi batzeun sustrai etimologiko da, adibdiez: Alania (*Aryāna) eta Iran (*Aryānām).[8]

Ezin da erabili kontzeptu zientifiko moduan, XIX. eta XX. menden eman zitzaion esanahiarekin. XIX. mendeko etnologo batzuen arabera Asia barnealdean bizi izan zen herri zahar bateko kideez esaten zuten, egungo indoeuroparren arbasoak zirenak[9]. Rig-vedan India eta Irango herri indoeuroparren arbasoak izendatzen zituen jatorrizko sanskritozko hitzak, baina ariar izena ez dagokio berez arraza jakin bati. Dena dela, helburu politiko jakinak gogoan hartuta erabili izan dute, Alemaniako nazismoak batez ere, beste arraza eta herri batzuk desagerrarazteko[10].
Arya* erroak bere jatorria protoindoeuropar hizkuntzan izan dezakeen arren, [11] badirudi herri indoirandarrek soilik erabili zutela, ez baitago protoindoeuroparren etnonimotzat balio izanaren frogarik. Aditu moderno askok uste dute antzinako nortasun ariarraren ethosa, Avesta eta Rigvedan deskribatzen den bezala, erlijiosoa, kulturala eta linguistikoa zela, eta ez zegoela arrazaren (zentsu fisiko edo genetikoan) kontzeptuarekin lotuta.[12] [13][14]
Egun hitza, zentsu zientifiko batean, indo-ariar hizkuntzak eta indo-ariarrak; indoeuropar enborrean jatorria zuten ekialdera migratu zuten indo-irandarren multzoko adar bat, Indiako azpikontinentean kokatu zena.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
