Arkadio

From Wikipedia, the free encyclopedia

Arkadio
Remove ads

Arkadio (latinez: Flavius Arcadius; 377 408ko maiatzaren 1) 395etik hil zen arte ekialdeko erromatar enperadorea izan zen. Teodosioren seme zaharrena zen Arkadio. Augusto titulua jaso zuen 383an. Honorio anaiak, mendebaldeko enperadorea izatekoak, 393an jaso zuen titulu bera.

Datu azkarrak bizantziar enperadore, Antzinako Erromako senataria ...

Agintean, Honorio Estiliko bandalo erromanizatuaren menpean zegoen. Arkadiok Rufinoren influentzia zeukan. Rufino hil zenean (badirudi Estilikoren aginduz), Eutropiok hartu zuen bere lekua. Eudoxia emazteak eragina omen zuen senarrarengan, eta haren iradokizunarengatik, Eutropiok postua galdu zuen 399an. Joan Krisostomo, Konstantinoplako patriarka, ere areriotzat jo zuen Eudoxiak, enperadorearen gaineko gehiegizko kontrola zuela leporatu baitzion patriarkak. 404an postutik kanpo botatzea lortu zuen Eudoxiak, baina urte berean hil zen.

Antemiok, pretoriar prefektuak, lekukoa hartu zuen Arkadioren gainean. 408an, enperadore hil zenean, kristau ona izateak arazo politikoek baino gehiago kezkatzen zuen Arkadio.

Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads