From Wikipedia, the free encyclopedia
Aroa, geologian, lurraren historia zatitzeko erabiltzen den unitate geokronologiko formal bat da. Garai geologikoen taulan erabiltzen da. Hainbat arok, eon bat osatu dezakete geologian, bestalde, aroak periodoetan zatitzen dira[1].
Aroen zatiketa oso desberdina da. Eon batzuetan, adibidez Arkearrean, aro bakoitzak 300-400 milioi urte irauten du; Fanerozoikoan, aldiz, 290-65 milioi urte artean irauten dute aroek. Aro batetik beste batera igarotzeko, Fanerozoikoan, iraungipen masiboak edota biosferaren aldaketa handiak hartzen dira ardatz gisa[2]. Arkearrean, aldiz, aldaketa klimatikoek egiten dute banaketa hori, adibidez, atmosferako oxigenoaren igoera, glaziazioak, etab.
Fanerozoikoko hiru aroak geologoek egin zituzten lehen hiru zatiketa handiak izan ziren, Paleozoikoa, Mesozoikoa eta Zenozoikoa. Fosilen eta estratigrafiaren inguruan zituzten datuen bidez zatitu zituzten. Beraien izenak bizitzaren historiarekin lotura dute, Paleozoikoak fauna zaharra esan nahi du, ornogabe eta arraien garaia. Mesozoikoak, bigarren fauna edo erdiko fauna narrastien garaia baitzen eta azkenik Zenozoikoak fauna berria esan nahi du, ugaztunen garaia.
Geologia historikoan, aroak, zein denbora neurtzeko gainerako unitateak, harrien sorreraren garaia identifikatzeko eta garai geologikoak neurtzeko erabili izan ziren, 1880. urtean, zientzialariak nahaste-egoera batean zeudela, bi sistemak banatzea erabaki zuten arte.
Ondoren ageri diren aroak dira ofizialki garai geologikoen taulan ageri direnak. Esan beharra dago, Hadear eonaren barnean beste lau aro gehiago ipintzen direla batzuetan, baina ez daude ofizialki onartuak proba faltarengatik.
Eona | Aroa | Hasiera
(milioi urte) |
---|---|---|
Fanerozoikoa | Zenozoikoa | 65 |
Mesozoikoa | 251 | |
Paleozoikoa | 542 | |
Proterozoikoa | Neo-proterozoikoa | 1000 |
Mesoproterozoikoa | 1600 | |
Paleoproterozoikoa | 2500 | |
Arkearra | Neoarkearra | 2800 |
Mesoarkearra | 3200 | |
Paleoarkearra | 3600 | |
Eoarkearra | 3800 |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.