Artelan

From Wikipedia, the free encyclopedia

Artelan
Remove ads

Artelan, baita ere Ederlana eta Ertilana,[1] artearen munduan sormenaren ekoizpenari deritzogu. Ekoizpen horrek funtzio estetikoa eta sotziala du. Orokorrean «arte» kontzeptua «arte ederrekin» lotzen da eta, ondorioz, artelanak arte ederren produktuak dira: arte plastikoenak edo arte nagusiak (margolaritza, eskultura eta arkitektura), literatura lanak eta musika lanak.[2]

Thumb
Margolaritzaren adibidea: Pierre-Auguste Renoirren Le déjeuner des canotiers.
Thumb
Eskulturaren adibidea: Laokoon eta bere semeak eskultura erromatarra.
Thumb
Basilika uhaska, Konstantinopla (Istanbul), Turkia
Thumb
Jadezko apaingarri txinatarra, Jin dinastiakoa (1115 – 1234), Shanghaiko Museoa.
Remove ads

Maisulanak

Maisulan terminoa, artearen eta estetikaren testuinguruan, ikuspuntu artistikoki edo besterik gabe teknikoki bereziki miresgarria izatea merezi duten lanak aipatzeko erabiltzen da. "Maisulan" terminoaren jatorria Europan Erdi Aroko kofradietan kokatzen da, maisu titulua eskuratu nahi zuen kofradiaren baitako edozein aspirantek egindako eskulan pieza aipatuz. Denborarekin termino hau Magnum opusen sinonimo bihurtu zen, hau da, eskulangile batek, artista batek edo idazle batek ekoiztutako guztien artean balio handieneko jotzen zen lana definitzeko.[3] Terminoaren egungo zentzuan, "maisulana" gero eta gehiago erabiltzen da laudoriozko termino gisa, egilearen lanik onena aipatuz edo ez zeren eta, zentzu horretan, oro har, artista batek, adibidez, margolari batek, maisulan bat gehiago egin ditzakela onartuta baitago.

Remove ads

Artelanen ezaugarriak

Hauek dira artelan baten ezaugarri garrantzitsuenetako batzuk:

  • Artistak duen Errealitatearen pertzepzioaren isla eta irudimenaren produktua da.[4]
  • Ezagutza eta plazer estetikoaren iturria da.
  • Interpretazio berrietara irekita dago.
  • Bizitzaren nozio zehatzagoak osatzen laguntzen du.
  • Behatzailearen sentimena hobetzen du.
  • Harreman sozialak sustatzen ditu.
  • Hausnarketa bultzatzen du eta lasaitasunerako joera indartzen du.
Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads