Arthur Wellesley, Wellingtongo dukea

From Wikipedia, the free encyclopedia

Arthur Wellesley, Wellingtongo dukea
Remove ads

Arthur Wellesley, Wellingtongo lehen dukea, (1769ko maiatzaren 1a1852ko irailaren 14a) Erresuma Batuko militarra eta politikaria izan zen, XIX. mendeko nabarmenduenetakoa, Irlandako noblezia protestanteko jatorrikoa.

Artikulu hau lehenengo dukeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arthur Wellesley (argipena)».
Artikulu hau britainiar militarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Wellington (argipena)».
Datu azkarrak Leader of the House of Lords (en), Erresuma Batuko Lehen Ministroa ...

Napoleondar Gerretan, bere agintea entzutetsu bilakatu zen Iberiar Penintsulako Gerran. 1812an Wellingtongo markes izendatu zuten, Gasteizko guduaren ostean berriz (1813) zelai-mariskal. 1814ean Wellingtongo markes izatetik duke izatera igaro zen, lortutako garaipenengatik. Bere armadako ibilaldiaren gailurra Waterlooko guduan etorri zen, non, von Blucherrekin batera, Napoleon Bonaparte behin betiko azpiratu baitzuen.

Ondoren, politikagintzan hasi zen, eta bitan Erresuma Batuko Lehen Ministro izan zen, tory alderdiaren izenean, eta Lorden Etxeko buru nabarmenduenetakoa izan zen 1846an erretreta hartu arte.

Thumb
Wellingtongo dukea
Remove ads

Haren omenezkoak

Gasteizen (Araba), kale batek haren izena du: Wellingtongo Dukearen kaleak, alegia.

Dublin jaioterrian, haren omenezko Wellington monumentua dago.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arthur Wellesley, Wellingtongo dukea Aldatu lotura Wikidatan
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads