Ary Scheffer
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Ary Scheffer (Dordrecht, 1795eko otsailaren 10a - Argenteuil, 1858ko ekainaren 15a) herbeheretar-frantziar erromantizismoko margolaria izan zen.
Hamaika urte zituela, Amsterdamgo Marrazketa Akademian sartu zen. Ondoren, Frantziara joan zen ikasketak zabaltzera, eta Pierre-Narcisse Guérinen ikasle izan zen. 1812ko Parisko Saloian erakutsi zuen lehen aldiz. 1819an Lafayetteko markesaren erretratua egin ondoren, Scheffer eta bere anaiak politikan inplikatu ziren eta filoheleniar egin ziren. 1822an Luis Filipe Orleanskoaren seme-alaben marrazketa irakasle izendatu zuten eta 1830ean boterea hartzeko eskatu zion. Luis Filiperen erregealdian aurrera egin zuen eta erretratu enkargu ugari jaso zituen. 1848an erregearen ondoan borrokatu zen, eta errege-familia bere ihesean eskoltatu zuen.
Literaturan eta Dante, ([Goethe]] eta Lord Byronen lanetan oinarritutako margolanak egin zituen, baita erlijio-margolanak ere. Gainera, bere garaiko pertsonaia ospetsu eta eragingarriak erretratatu zituen.
Remove ads
Iruditegia
- Malvinaren heriotza, 1811
- Géricaulten heriotza, 1824
- Eriondo dagoen ama bat eta bere seme-alabak, 1824
- Franz Liszt, 1837
- Faust eta Margarita lorategian, 1846
- Tailer txikia, 1850
- Margarita iturrian, 1858
- Katar18na Branicka, 1850
- Kristoren tentazioa, 1854
- Jesus eta aingerua, 1848 - 1858
- Jesus negarrez Jerusalemen barrena, 1851
Remove ads
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
