Astarte

From Wikipedia, the free encyclopedia

Astarte
Remove ads

Astarte[1] (antzinako grezieraz: Ἀστάρτη, Astártē; fenizieraz: 𐤏𐤔𐤕𐤓𐤕, NAF: [ʻštrt], Axtart; ugariteraz: 𐎓𐎘𐎚𐎗𐎚, ʻṯtrt, "ʻAṯtart" edo "ʻAthtart"; etruskoz: 𐌖𐌍𐌉 𐌀𐌔𐌕𐌛𐌄; akaderaz: 𒀭𒊍𒁯𒌓; Babilonian, Ixtar) ipar-mendebaldeko semiten jainkosa bat izan zen, grekoen artean Ἀστάρτη Astarte izenez ezaguna. Edward Lipiński orientalista ploniar-belgiarrak dio, Astartē antzinako Ekialde hurbileko (mendebaldeko semiten) ʿAṯtart. ʿAṯtart jainkosaren helenizazioa dela, eta ʿAṯtart bera, Ekialdeko semiten Ishtar jainkosaren aldaera.[2] Tiro (Sidon hiriko kolonia) eta Sidonen zituen, biak feniziar itsas-portuak.

Datu azkarrak Ezaugarriak, Jatorrizko izena ...

Sumertarren Inannaren eta akadtarren Ixtarren bilakaera da, edo, kanaandarreen interpretazioa. Maitasun, sexu, gerra eta ehizaren jainkosa izan zen kanaandarrentzat eta ondorengo feniziarrentzat da.[3] Ez zen leku era garai hartan amatasunare, ezkontzaren edo haurren eta erditzeen jainkosa, aldiz sexuarekin, lizunkeriarekin, eta gerrarekin erlazioantzden zen.[4] Kanaandarrek ezaugarri horiekin hartu zuten, beren ikonografiari erlea, usoa eta palmondoa gehituz. Egiptora iritsi aurretik zituen ezaugarriak batez ere estatuetatik eta erliebeetatik abiatuta interpretatu dituzte adituek, Kananear jainkoen istorioetan paper txikiagoa baitu. Baalen arreba, Anat, askoz ere definituagoa dago kanaandarren erlijio-literaturan; Astarte, berriz, Egipton sokonkiago definitu zutela dirudi.[3] Dena den, Babiloniako ixtar eta mendebaldeko semiten Ashtoreth desberdinatsunak zituzten. Adibdiez, Ashtoreth ilargiaren jainkosa zen, Babiloniako Ixtar, ordea, ez.[5]

Kanaandarrek geroago, beste eragin eta herri batzuen gehikuntzarekin batera, feniziar izenaz ezagutzen ditugunak izango ziren, eta horien artean, Astartek jarraitu zuen jainkosa izaten.

Joshua J. Marken orientalistaren arabera, Astarte Athart kanaandarren eta Axtart feniziarraren forma grekoa da, Ishtar jainkosari erreferentzia egiten dion Asdartu akadiotik datozenak. Ishtar K.a. laugarren milurtekotik aurrera idatziz agertzen den Inanna sumertar jainkosatik garatu zen, baina haren kultua askoz zaharragoa dela ulertzen da. Inanna maitasunaren, sexualitatearen, sentsualitatearen, ugalkortasunaren eta gerraren jainkosa zen, eta ezaugarri horiek gero Ishtarrekin elkartuak izan ziren.[3]

Haren kultuaren jatorria K.a. III. milurtekoa da, eta hainbat dokumentu eta objektuk hitz egiten digute jainkosa horri buruz: Bibliak, Mesopotamiako taulatxo kuneiformeek, Mari eta Eblako jauregi-artxiboek edo Egiptoko inskripzio batzuek, besteak beste.[6]

Bere gurtza Babilonia, Asiria, Siria, Fenizia eta are israeldarren artean hedatua zen. Hedapen hori dela eta, lurralde bakoitzean ezaugarri, irudi eta funtzio desberdinak hartu zituen. Esan bezala, feniziarren artean, Astarte izena izan zuen. Israeldarren artean, adibidez, Testamendu Zaharren Astoreth izena eman eta haren gurtza gaitzetsi egiten da behin eta berriro eta "lotsa" izenaz ere aipatzen dute. Gainera, feniziarrek merkataritza egin zuten Mediterraneoan barrena eta koloniak sortu zituzten itsaso horren kostaldean greziarrek egin baino lehenago. Eta horrela, feniziarren jainkosaren gurtza Mediterraneo erdialdera eta Mendebaldera zabaldu zen.

Batez ere Sidonen gurtua. Bere izena Ugariteko hizkuntzan, Anat edo Anatu izan zen. Hiri askotako babeslea izan zen, hainbat izenekin (Isthar, Istor, Atar).[7]

Askotan, mendebaldeko semiten ekaitzaren jainkoarekin lotzen da, Baal (Ba'al), baina badirudi askoz ere ezagunagoa zela. Egiptora bidaiatu zuen merkataritzan zehar, non gerraren jainkosa eta Seten ezkontide bezala adoptatu zuten.

Thumb
Sevillako Camas herrian dagoen El Carambolon aurkitutako feniziar edo tartesiar Astarteren irudia, egiptoar eragin garbia duena.[8]

Zeruko erregina zen semiten artean, Goizeko izarraren bidez irudika zitekeen eta marinelek debozio berezia zioten. Usoa bere animali sakratua zen eta usoak eskintzen zitzaizkion sakrifizioetan. Danborra jotzen zen bere ohoretan.

Remove ads

Egipton

Thumb
Egiptoar irudia duen Astarte edo Anath. K.a. XIII. mendea. Biluzik eta zaldi gainean. Lumadun koroa darama, eta Kanaanen bezala, ile kiribilduzko adats bi erakusten ditu aurrera eramanda.

Egipziarrek Ashtoreth esaten zioten, eta "Zaldien anderea, Orgaren dama" izenburua edo goitizena eman zioten.

Gerraren jainkosa suntsitzailea, badirudi bere gurtza Egiptora iritsi zela Sirian Tutmosis III .ak (K.a. 1479-1425) egin zuen kanpainaz geroztik. Badirudi Amenofis III .aren (K.a. 1390etik K.a. 1353/52) garaian bere gurtza ongi finkatua egon zela herrialdean, Mitanniko errege Tushrattak faraoi honi bidalitako gutun batean "Niniveko Isxtar, Munduko Dama" aipatzen baitu, eta gutunakiradokitzen du jiankosaren gurtza moteldu dela, Amenofisi indar zezan erregutzen baitio. Ez dago dudarik oso zabaldua zegoela. Deltan loratu zen, eta kristau garaira arte ezagutu zen. Egipto Garaian hainbat santutegitan gurtu zuten, horien artean Edfu, Tod, Tebas eta Jargako Oasian (egungo El Jariyá (Kharga)). Behe Egiptoko Ekialdeko Tanis barrutia Asthorethi eskainia zegoen, bai eta Serboniar aintziratik hurbil zegoen tenplu bat ere. Serboniar aintzira, gaur egun lehortua, Pelusiumetik 10 bat Km.ra dago.

Astarte Seth basamortuaren eta kanpotarren jainkoarekin elkartzeak eman zion gerraren jainkosa eta Horusen etsai izateko ahalmena. Harreman estua du Menfiseko Ptah osasunaren jainkoarekin, eta Sekhmetekin (Gerra eta mendekuaren jainkosatzat, lehoi emea burua duena) identifika zitekeen. Horri esker, medikuntzarekin lotutako jainkotasuntzat har zitekeen, hau da, jainkosa horrek Sekhmetek bidali zitzakeen gaixotasunei aurre egin ziezaiekeen. Bes jainkoarekin batera, Ginezeoaren babeslea da. Anat, Sekhmet eta Isisekin lotu ohi zen, eta batzuetan, maitasunaren jainkosa zen Hathorrekin. Ra jainko gorenaren aalba eta Seth jiankoaren bikotekidea egin zuten kontakizun batzuetan. Bete batzuetan, ordea, Ptah bere aita eta senarra zen, eta beste batzuetan Baal-Seth jainko atzerritarraren bikotekidea.

Asthoreth eta Ilargiaren jainkoa zen Iah (edo Ah, Yah o Aah) batera zerbitzatu zituen Menfiseko apaiz bat aipatzen da, Astarte, Ilargiaren jainkosatzat ere hartzen baitzen, eta Hathor edo Isis-Hathorren forma batekin identifikatua zegoen.

"Kheten" (egiptoarrek hititei ematen zieten izena) eta egiptoarren artean adostutako hitzarmenean, siriarren jainkosa nazionala dela aipatzen da, nahiz eta, garai hartan, egiptoarrek ere ezagutzen zuten jainkosa bat izan, euren artean, jainkosaren izenarekin osattuako izenak komunak baitziren; Ramses II.ak, adibidez, bere alabari Anthat izena eman zion, eta semeetako bati Asthoreth: Mer-Astrot.

Thumb
Seguruenik Astarte feniziarraren eskultura. Zipren aurkitua. Bere tronuan eserita dago, erregina bezala irudikatua. K.a. VI. mendea.

Bere "zaldi eta gurdien dama" izenak, Egipton sartu zen denbora eraltiboki nahiko berria izan zela erratan digu, Egipton, K.a. 1800. urtera arte ez baitzen zaldirik izan. Hiksoen garaian (K.a. XVIII. eta XVII. mendeak) egiptoarrek ekialdeko basamortuko semitetatik ikasi zuten nola erabili zaldiak gerran erasotzeko eta gurdiei tiratzeko. Bere ikonografietako bat da zaldi gainean dabilen emakume edo amazona batena, eskuetan ezkutu bat eta lantza bat dituela. Buruan, bi lumadun koroa zuri bat darama eta, zenbaitetan, zezen adarrak. Bere eskuan Hathorrekin harremanetan jartzen duen sistro bat eraman dezake. Sekhmetekin bat eginda, lehoi-burua eta eguzki-disko bat buru gainean dituen emakume baten itxurapean ager daiteke, Edfu eta Tod santutegietan dagoen bezala.[7] Biluzik ere irudikatzen zen askotan.[3]

Remove ads

Hedakuntza

Sortaldean, Egiptora iritsi aurreko gerrarekin lotzen zen, baina bere istorioek ehizarako trebetasuna eta Baal eta El jainkoekin izandako harremanaren zenbait alderdi nabarmentzen dituzte. Sarritan, zaldiekin eta gurdiekin irudikatzen da Egiptora iritsi ondoren, eta emakume biluzi eder bat bezala, batzuetan hegoak edo adarrak dituena, Kanaan/Fenizia eskualdeetan bezala, usoarekin, erlearekin eta lehoiarekin ere lotzen baitzuten.

Mediterraneoko beste lekuetara era bidaiatu zen eta oso maitatua edo ospetsua zela esan daiteke, tenplu asko eskaini zitzaizkion eta. Bere gurtza Iberiar penintsularaino hedatu zen eta Elx hirian kokatu.[7]

Thumb
Gadirren (egungo Cadiz) aurkitutako Astarteren terrakotazko irudia. K.a. V. mendea

Ikerlari batzuek uste dute Artemisa eta Afrodita jainkosa greziarren, Erromako Venusen eta Sauska hurrita jainkosaren sorkuntzaren oinarria izan zela, besteak beste. Astarte Ashtart, Athart bezala ere ezagutzen da, eta Biblian Ashtoreth bezala, Baalen ezkontidea, berarekin batera Elias profetak "jainko faltsu" bezala kondenatua, besteak beste, Jeremias barne, jendea Yahvehren gurtzatik urruntzeagatik.[3]

Remove ads

Historiografia

Antzinako erlijioen historia ikertzen diren idazlanetan, geratu izan da hainbat jainkosa nahastu direla: Astarte, Atargatis, Axera, Anath, egiptoar Qudshu (edo Qadesh)... eta ikerlari batzuek irudi bat jainksoa batekin identifikatzen zuen eta beste batek gertuko beste batekin. Berez, jainkozko figura horiek oso gertu egon ziren antzinatean, adibidez, batek bestearen ezaugarriren bat edo ikonografiaren parte bat hartzen zuen. Betalde, kanaandarren eta feniziarren irudietan ez da inskripziorik egoten irudikatu den pertsonaia zein den zehazten duena; Egipton ordea, ohikoa zen irudien aldamenean, haien izenak idaztea.[9]

Erreferentziak

Bibliografia gehigarria

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads