Astato
85 zenbaki atomikoa duen elementu kimikoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Astatoa elementu kimiko bat da, At ikurra eta 85 zenbaki atomikoa dituena. Elementu hau naturan agertzen da uranio-235 isotopoa uranio-238 bihurtzen denean. Halogenorik astunena da eta oso erradioaktiboa da.
Remove ads
Ezaugarri nagusiak
Masa-espektrometro bidez baieztatu denez, elementu honek gainerako halogenoek bezalako portaera dauka, eta batez ere iodoaren antzekoa (segurasko tiroidean metatuko litzateke iodoa bezala), nahiz eta astatoa iodoa baino metalikoagoa dela uste den. Zenbait ikerketa egin dira astatoaren propietateak ezagutzeko, baina zaila da lan hauek egitea, astatoa oso bakana baita Lurrazalean (erdibizitza oso laburra du). Bere isotoporik egonkorrenak 8,3 orduko erdibizitza dauka. Astatoaren desintegrazioaren azken produktua berunaren isotopo bat da.
Astatoa naturako elementurik arraroena da: Lurrazalean inoiz 28 gramo astato existitu izan direla estimatu da.
Remove ads
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
