Atapuerca
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Atapuerca Burgosko probintziaren ekialdean dagoen udalerri txikia eta izen bereko mendigunea da, Ibeas de Juarros herriaren iparraldean dagoena.
Herriak 195 biztanle zituen 2005ean.
Remove ads
Etimologia
Xabier Kintanaren ustez Atapuerca erdal-euskal tautotoponimoa izan daiteke (ate-puerta). Hori euskaldunon antzinako mendebalderako hedaduraren erakusgarria litzateke[1].
Mugakideak
Arlanzon ibaia hegoaldean, Vera ibaia iparraldean eta Demandako mendilerroa ekialdean ditu ingurune honek.
Demografia
1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1980 | 1990 | 2000 | 2010 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
649 | 639 | 620 | 612 | 595 | 536 | 460 | 301 | 201 | 151 | 196 | 208 |
Aztarnategia
Sakontzeko, irakurri: «Atapuercako aztarnategi arkeologikoa»
Ezaguna da bertan topatutako historiaurreko aztarna garrantzitsuengatik, eta hauek direla-eta ingurua Gizateriaren Ondaretzat hartu dute. Aurkikuntzen artean, gutxienez hiru hominido mota daude: Homo antecessor, Homo heidelbergensis eta Homo sapiens. Izan ere, Europako hominidorik zaharrena bertan topatu dute.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads