Aurpegi

From Wikipedia, the free encyclopedia

Aurpegi
Remove ads

Aurpegia buruaren aurrealdea da, gizakien identitatea markatzen duena modu nabarmenean. Ilerik ez edukitzea, buruaren beste zati batzuk ez bezala, berezko ezaugarria da, batez ere emakumeengan. Gizonek aurpegia ileek partzialki estalita eduki dezakete ordea, bibotea eta bizarra marraztuz.

Datu azkarrak Xehetasunak, Honen parte ...
Remove ads

Atalak

Hainbat atalek osatzen du:

  • Belarriak: albo bietan daude, entzumenaren organoak direnak.
  • Begiak: erdialdean daude, kopetaren azpian eta sudurraren alboetan. Ikusmenaren organoak dira.
  • Sudurra: erdialdean dago, begien artean eta ahoaren gainean. Usaimenaren organoa da.
  • Ahoa: behealdean dago, sudurraren azpian, kokotsaren gainean eta masailezurren artean. Dastamenaren organoa eta ahotsaren iturria da.
  • Kokotsa: Aurpegiaren beheko muturrean eta erdialdean kokatutako atala da, ahoaren azpian.
  • Masailezurrak: Beheko marko guztia marrazten dute kokots eta ahoaren alboetan belarrietaraino.
Remove ads

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Anatomia Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads