Azetona

konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia

Azetona
Remove ads

Azetona CH3-CO-CH3 formula duen konposatu organikoa da. Likido koloregabea da, mendaren usainekoa. 56° C-an irakiten du, urarekin nahas daiteke, eta hainbat konposatu organiko disolbatzen ditu (gantzak, erretxinak, nitrozelulosa, etab). Azetilenoa ere disolbatzen du. Zetonen propietate orokor berberak ditu. Azetona kaltzio azetatoaren destilazio lehorrez, edo azido tartarikoaren, azido zitrikoaren nahiz zelulosaren pirogenazioz lortzen da, eta baita beste hainbaten oxidazioz ere. Organismoan, azetona gantzen eta zenbait aminoazidoren arteko metabolismoaz sortzen da. Gaixotasun batzuen ondorioz (diabetesa esaterako), azetona eta antzeko beste konposatu batzuk (gorputz zetonikoak) gehiago sortzen ditu organismoak. Gernura igarotzen da eta zetosia eragiten du.

Datu azkarrak Formula kimikoa, SMILES kanonikoa ...
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads