Azitromizina

konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia

Azitromizina
Remove ads

Azitromizina espektro zabaleko antibiotikoa da, makrolidoen taldekoa, gaur egun munduan gehien saldutako antibiotikoen artean dagoena [1].

Datu azkarrak Formula kimikoa, SMILES kanonikoa ...

Eritromizinaren deribatua da.

Mota askotako infekzioak tratatzeko erabiltzen da.

Kroaziar ikerlarien talde batek antibiotiko hau aurkitu zuen 1980an. 1988an merkaturatu zen.

Remove ads

Erasobidea

Bakterioen proteinen sintesia inhibitzen du azitromizinak: bakteriar erribosometan jarduten du, itzulpen prozesua blokeatuz. Giza zelulak ez ditu kaltetzen, gure erribosomak eta bakterioenak ezberdinak direlako.

Aplikazioak

Espektro zabaleko antibiotikoa izanik, azitromizinak bakterio Gram negatibo zein Gram positibo askoren aurka eraginkorra izaten da. Horrenbestez, patologia infekzioso askotan erabiltzen da: pneumonia bakteriarra, bronkitis, larruazaleko infekzioak, bidaiariaren beherakoa, gonorrea, uretritis, trakoma, sinusitis eta otitis eta faringitis bakteriarra, besteak beste.

Farmakozinetika

Eritromizina baino erresistenteagoa da urdaileko azidotasunarekiko. Ondo xurgatzen da hesteetan eta aho-bidetik hartu ondorengo bi orduetan bere kontzentrazio maximora iristen da odolean [2]

Albo-ondorioak

Urriak dira gaixo gehienetan. Tarteka sabeleko mina, beherakoak, gorakoak eta beste sintoma gastrointestinalak ager daitezke. Gibeleko transaminasen igoera (tratamendua bukatutakoan desagertzen dena) eta larruazaleko erreakzioak kasu gutxitan ere posibleak dira

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads