Balerko setioa

From Wikipedia, the free encyclopedia

Balerko setioamap
Remove ads

Balerko setioa, 1898ko uztailaren 1a eta 1899ko ekainaren 2a artean, Filipinetako Iraultzan zehar, Luzon uhartean filipinar matxinatuek Baler herriko elizan gotortutako espainiar destakamentu militar baten aurka burututako setioa izan zen.

Datu azkarrak Mota, Denbora-tarte ...
Remove ads

Setioa

1898ko abenduan Espainia eta AEBek Parisko Hitzarmena sinatu eta Filipinak Espainiar Inperioaren kolonia izatetik AEBen kolonia izatera igaro ziren.

Halere, setioak hitzarmen hori aintzakotzat ez hartu eta 1899ko ekainaren 2rarte Balerko espainiar soldaduak beraiek baina askoz ere gehiago ziren filipinar matxinoei ez ziren errenditu, setioak 337 egun iraunez. Horregatik, espainiar herri kulturan soldadu talde horren adorea eta egoskortasuna ospetsu egin eta Filipinetako Azkenak ezizena jaso zuten.

Filipinar agintariek espainiarrek eskatutako baldintza ohoretsudunak zituen kspitulazioa onartu zuten, eta preso hartu gabe, Manilara joatea utzi zieten, bertan, Emilio Aguinaldo filipinar presidenteak espainiar destakamentuaren kemena goraipatuz dekretua argitaratu zuen. Filipinetako hiriburuan harrera jendetsua izan ondoren Espainiara itzuli zituzten.

Remove ads

Indarrak

Espainiar destakamentua 61 gizonez osatua zegoen: kapitaina, 2 teniente, teniente medikua, 53 ehiztari, apaiza eta 2 fraile. Guzti hauen artean 2 euskal herritar zeuden:

Setioan parte hartutako filipinar matxinoak 800 inguru izan ziren.

Remove ads

Galerak

Espainiarrek 17 hildako eta 6 desertore izan zituzten.

Filipiniarrek 700 hildako inguru.

Zinema

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads