Bals

From Wikipedia, the free encyclopedia

Bals
Remove ads

Bals (alemanez walzer) areto dantza klasiko mota bat da, XIX. mendeko dantza ezagunena Europan. XVI. mendekoak dira haren lehendabiziko aipamenak, Austria eta Alemanian deskribatuta. XVIII. mendearen amaieran sortu zen egun ezagutzen dugun balsa, hasieran dantza ausart eta "ezmoral" gisa, goi-gizarteak dotoreziaren bereizgarri bihurtu zuen arte.[1] Vienan arrakasta handia izan zuen XVIII. mendearen amaieran, eta Johann Strauss hurrengo hamarkadetan bihurtu zen musika mota honen sortzaile handienetariko.

Thumb
Fenakistiskopioa erabiliz bals baten erakusketa.
Thumb
1816ko margoa balsaren 9 pausuak erakusten.
Danubio Urdina

Denborak aurrera egin ahala munduko beste toki batzuetan ere euren mota berezia garatu izan dute, hala nola AEB, Peru, Mexiko eta Venezuelan.

Remove ads

Jatorria

Haren jatorria ez dago oso argi. Dena den, tesi nagusiaren arabera, Germaniako sustraiak ditu, Tirolen (Austria) sortua, XII. mendean.[2] Dena dela, terminoa ez zen gardentasun osoz agertu XVIII. mendeko amaierara arte.[3] 1820-1850 bitarteko hamarkadetan bizi izan zituen dantza horrek urrezko aroak, batez ere, Strauss eta Joseph Lanner autoreei esker. 1919an hasi zen generoren gainbehera, Inperio astro-hungariarraren gainbeherarekin batera.[4]

Remove ads

Bals klasikoen musikagileak

Hona hemen egile eta bals ospetsu batzuk:

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads