Banka

Nafarroa Behereko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia

Bankamap
Remove ads

Banka[2][a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Baigorri-Ortzaize eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 18,9 kilometrora. Altuera 231 eta 1 275 metro artekoa da, eta 49,60 km²-ko azalera hartzen du. 2018. urtean 347 biztanle zituen.

Artikulu hau Nafarroa Behereko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Banka (argipena)».
Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...

Bertako biztanleak bankarrak dira.

Remove ads

Izena

Banka beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:

  • Lafonderie (1790)[4]
  • La Fonderie (1793)[5]
  • Banca (1832)[4]

Etimologia

Jean-Baptiste Orpustanek dio Banka toponimoak bi jatorri izan ditzake. Lehenengo proposamenak gaztelaniazko banco ("banku") maileguari buruz hitz egiten du, hau da, mugan dirua aldatzen zen bankuari buruz (liberatik pezetara eta alderantziz). Bigarrenean, ordea, "harrizko bankuak" esamoldeko bankua hitza aipatuko genituzke, udalerrian nagusi den paisaiari erreferentzia eginez, mendi malkartsu eta arrokatsuekin. Bankua izenaren -u- hizkia desagertu egingo zen gero, ahoskera sinpleago baten mesedetan.[3]

Remove ads

Geografia

Banka Aldudeko ibarran dago.

Mugakideak

Ingurune naturala

Aldude ibaiak (Ur Haundi deitua) udalerria gurutzatzen du.

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Banka, 1981-2010), Hila ...

Auzoak

  • Olhaberri
  • Buztanenea
  • Hargintoa
  • Bihurrieta
  • Xuritxegi
  • Mutikoenea
  • Betrizinaenea
  • Golkoa
  • Gixonaenea
  • Manexhandia
  • Gosnaisto
Remove ads

Historia

Bankaren jatorria, inguruko kobrezko meategiak XVIII. mendean berrindartzearekin lotuta dago, honen jatorria, Antzinaroan dagoelarik. Garai batean Baigorri udalerrikoa zen, Lafonderie izeneko auzoa.

1793an udalerri independente bihurtu zen, izen afrantsesatua berarekin. Hala ere, 1874an, izen aldaketa baten ondorioz, Banka izena hartu zuen.

XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasiera arteko gainbehera baten ondoren, meatzeak itxi egin ziren, eta hala egin zuten udalerrian zeuden gainerako azpiegiturek ere. Horrela, ustiategiko eraikinak abandonatuta geratu ziren. Horietako asko gaur egun hondakinetan daude eta Baigorrirako irteeran aurki daitezke, Urepeleko Errobi inguruan.

1973ko abenduaren 11n Iparretarrak taldearen lehen ekintza armatua izan zen Bankan. Atentatu bat izan zen, eta "la Rosée" zentro mediko-pedagogikotik informazio kontablea lapurtu zuten langileei sindikatu bat eratzen utzi ez zietelako. Administrazio kontseiluko lehendakaria hil egin zen.[7]

Demografia

1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851 1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896 1901
803 590 999 1068 1419 1280 1429 1309 1327 1064 1069 1020 1020 1027 952 944 872 828 829
1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954 1962 1968 1975 1982 1990 1999 2006 2007 2012 2017 2018
833 815 800 770 780 748 735 799 672 634 524 450 426 373 351 348 332 346 347
Biztanleriaren tamainaUrtea335340345350355360201020132016201920222025BankaBiztanleriaren estatistikaHonako hau Wikidata bidez sortutako biztanleria grafiko automatiko bat da. Aldaketa bat egin beharrez gero, bertan egin dezakezu.
Remove ads

Ekonomia

Kobrezko meategiak eta hari lotutako galdaketak XVIII. mendearen erdialdean izan zuten goia; forjak eta labe garaiak, berriz, 1828tik 1861era egon ziren jardunean.[8]

Gaur egun, jarduera nagusiki nekazaritzakoa da. Udalerria Ossau-Irati gaztaren apelazio-eremuan dago.

Politika

Auzapezak

Informazio gehiago Hasiera, Amaiera ...

Erakunde publikoak

2017ko urtarrilaren 1era arte, Banka Garazi-Baigorri herri elkargoaren kide zen. Une horretatik aurrera, sortu berria zen Euskal Hirigune Elkargoaren parte izatera pasa zen.[9]

Remove ads

Garraioa

Euskal Hirigune Elkargoaren esku dagoko Car Express hiriarteko autobus sareak zerbitzatzen du herria. Guztira, line batek eskaintzen du zerbitzua.[10]

Euskara

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Aldudeko ibarreko herri guztiak sailkatu zituen, mendebaldeko behe-nafarrera euskalkian, Arberoa eta Ortzaize ibarretan hitz egiten zena.[11]

Koldo Zuazok, 2010ean, Bankak nafar-lapurtera euskalkian sailkatu zituen.[12]

Literatura

Pantzo Hirigaraik Bankari eskainitako kantu bat konposatu zuen:

« Han zaude zu ibarraren maldan, mendi mazelan dilindan
Neguko izotzetan daldaran eta izerditan udan
Burua apalduz haizeari, zu aztaparka lurrari
Hazi xumearen laborari, bainan beti kantari
Basuritz, Aisarri, Azaldegi, Inarabia, Donalegi
Oihansoro eta Ustordoki, gu bankarrak izanki
Erkaitzalde, Hairako Erreka, han nunbait Iramehaka
Oihanpea ta Basakarrika, zutarrak gira Banka
Beti jasan ditu haize txarrak, oi zure zuhaitz zaharrak
Oraino bizi zaizko abarrak, baitauzka erro azkarrak
Mila esker eta goraintziak, zuk gaindituz nekeziak
Nolazpait baitituzu haziak zure ume guziak.
»

Pantzo Hirigarai

Remove ads

Ondasun nabarmenak

Sakontzeko, irakurri: «Bankako kobre meategi eta burdinola»

Udalerriaren iparraldean, monumentu izendaturik dagoen metalurgia-lantegi baten aztarnak topa daitezke, bere labe garaiarekin. Ura zekarren kanalak, errekatik hartzen zuena ura, ziurrenik antzina labe garaiak elikatzeko erabiltzen ziren hauspoei eragiteko errota batez egongo ziren osatuak.

Herriaren erdian kokatu Olhaberri interpretazio zentroak Bankako kobre eta burdin meategien historia erakusten du. Bertan, panelak, argazkiak, mapak, eta eskemak ikus daitezke. Bisita dohainik da.

Bankar ospetsuak

Irudiak

Oharrak

  1. /banka/ ahoskatua (laguntza)

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads