Barau

From Wikipedia, the free encyclopedia

Barau
Remove ads

Baraua borondatez elikagai eta edari oro edo horietako jakin batzuk hartzeari utzi edo horiek neurri txikiagoan hartzeari deritzo. Arrazoi filosofiko, erlijioso eta terapeutikoengatik egin daiteke eta ordu batzuk, egun bat nahiz egun batzuetako iraupena izan dezake. Baraua egiten den aldiari baraualdi deritzo. Protesta moduan ere egin daiteke eta orduan gose greba deitzen zaio.

Thumb
Proba nuklearren aurkako nazioarteko baraua, Grenoble, 1990.

Baraua edo zetosia onuragarria dela azaldu da ikerketa batzuetan. Ikerketa horiek batez ere aldizkako barauari eta kaloria murrizketari buruz egin dira eta hainbat onura aurkitu dira, esaterako, neurologikoak,[1][2] kardiobaskularrak[3] eta zerebrobaskularrak.[4]

Remove ads

Erlijio-baraua

Barau egitea oso antzinatik erlijioarekin lotuta egon da.

Juduen baraua

Yom Kippur urteko egun sakratuena da juduentzat. Baraua egiteaz gainera, sexu harremanak eta bainua saihestu behar dira egun osoan zehar.

Pekamenaren eguna

Israeldarren urteko barau eguna zen. Tenpluaren suntsiketa eta Babiloniako gatibualdiaren ondoren lau egun ezarri ziren baraua egiteko.

Barau pertsonala

Salmoen liburuan maiz idatzita dago baraua egin beharra arazoei aurre egiteko. Adibide gisa; 35, 69 eta 109 salmoak. Gainera, Daniel 9:3; 10:3; Esdras 10:6; Nehemias 1:4.

Baraua ohikoa zen juduen artean lehen mendean zehar eta Itun Berrian aipatzen da. Jesusek barau egiten zuen.

Musulmanen baraua

Sawm izenaz ezaguna da. Ramadan hilabetean egiten da eta musulmanen laugarren oinarria da. Barau egitea gomendatzen da urteko beste sasoietan, baina Ramadan hilabetean derrigorrezkoa da. Hala ere, egunez bakarrik egiten da barau. Horrek bizimodua aldatzen du; biztanleak gauez biltzen dira eta egunez gutxi egiten dute. Musulman etorkin asko beren herrialdeetara itzultzen dira maiz, beste musulmanekin barau egiteko; arrazoi nagusietako bat da hilabetea errazagoa egiten zaiela. Elikadura ere aldatzen da, kaloria gehiago duten jakiak prestatzen baitituzte.

Umeak, gaixoak, bidaiariak eta hilerokoarekin dauden emakumeak ez daude barau egitera derrigortuta.

Kristauen baraua

Kristautasuna judaismotik datorrenez, juduen barauarekin lotuta dago.

Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads