Batxilergo

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Batxilergoa edo DBHO siglez ezagunagoa (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondorengoa), Espainian Batxilergo titulua lortzen den eta 2 urteko iraupena duen hezkuntza-etapa da. Normalean ikasleak 16 urte dituenean hasten da eta 18 dituenean amaitzen da.

Batxilergoa egiteko, lehenengo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) gainditu behar da eta Batxilergoa amaitutakoan, Goi Mailako Prestakuntza Ziklo edota Unibertsitatera igaro daiteke.

Hiru motatako batxilergoak daude: arrunta, gauekoa edo urrutikoa. Gauekoa normalean batxilergoa lortu nahi duten helduentzat izaten da eta urrutikoa, kartzelan edo bestelako arrazoiengatik ikasgeletara joan ezin den jendearentzat.

Remove ads

Antolaketa Espainian

Garai batean, Balioanizdun Batxilergo Bateratua egiten zen eta hiru urteko iraupena zuen. Gaurko DBH 3, 4 eta Batxilergo 1aren aurrekaria zen. Unibertsitatera sartzeko Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea egiten zen eta urtebeteko iraupena zuen, egungo Batxilergo 2aren aurrekaria; egun, ordea, Espainian modelo bera erabiltzen da, baina autonomia erkidego bakoitzak bere aldaketak egin ditzake.

Hiru batxilergo daude: Arteak, Zientziak eta Giza Zientziak (Letrak).

Informazio gehiago 1. Batxilergoa ...
ARTEAK ZIENTZIAK ETA TEKNOLOGIA GIZARTE ZIENTZIAK
Arte Plastikoak, Irudia eta Diseinua Arte Eszenikoak, Musika eta Dantza Natura eta Osasun Zientziak Zientziak eta Ingeniaritzak Humanitateak Gizarte Zientziak
  • Ikus-entzunezko Kultura
  • Marrazketa Artistikoa I
  • Marrazketa Teknikoa I
  • Bolumena
  • Ikus-entzunezko Kultura
  • Analisi Musikala I
  • Aplikatutako Anatomia
  • Musikaren Hizkuntza eta Praktika
  • Biologia eta Geologia
  • Fisika eta Kimika
  • Matematikak I
  • Matematikak I
  • Marrazketa Teknikoa I
  • Teknologia I
  • Latina I
  • Greziera I
  • Mundu Garaikidearen Historia
  • Ekonomia
  • Mundu Garaikidearen Historia
  • Gizarte Zientziei Aplikaturiko Matematikak I
Hautazko ikasgaiak (1 aukeratzen da)
  • Bigarren Azterriko Hizkuntza
  • Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak
  • Edozein Modalitateko ikasgaia
Informazio gehiago 2. Batxilergoa ...
ARTEAK ZIENTZIAK ETA TEKNOLOGIA GIZARTE ZIENTZIAK
Arte Plastikoak, Irudia eta Diseinua Arte Eszenikoak, Musika eta Dantza Naturaren Zientziak Osasunaren Zientziak Zientziak eta Ingeniaritzak Humanitateak Geografia eta Historia Administrazioa eta Kudeaketa
  • Marrazketa Artistikoa II
  • Marrazketa Teknikoa II
  • Diseinua
  • Artearen Historia
  • Adierazpen Teknika Grafiko-Plastikoak
  • Analisi Musikala II
  • Arte Eszenikoak
  • Musika eta Dantzaren Historia
  • Literatura Unibertsala
  • Lur eta Ingurugiroaren Zientziak
  • Fisika
  • Matematikak II
  • Biologia
  • Kimika
  • Matematikak II
  • Matematikak II
  • Marrazketa Teknikoak II
  • Teknologia II
  • Latina II
  • Greziera II
  • Literatura Unibertsala
  • Latina II edo Gizarte Zientziei Aplikaturiko Matematikak II
  • Geografia
  • Artearen Historia
  • Ekonomia
  • Geografia
  • Gizarte Zientziei Aplikaturiko Matematikak II
Hautazko ikasgaiak (1 aukeratzen da)
  • Bigarren Atzerriko Hizkuntza
  • Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak
  • Edozein Modalitateko ikasgaia
Remove ads

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads