idazle eta humanista From Wikipedia, the free encyclopedia
Beatriz Galindo, la Latina ezizenez deitua, (Salamanca, Espainia, 1465 – Madril, Espainia, 1534ko azaroaren 23a) idazlea eta humanista izan zen, Elisabet I.a Gaztelakoaren latin eta gramatika irakaslea eta erreginaren dama.
Beatriz Galindo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Beatriz Galindo |
Jaiotza | Salamanca, ezezaguna |
Herrialdea | Gaztelako Koroa |
Lehen hizkuntza | Gaztelania ertaina |
Heriotza | Madril, 1535eko azaroaren 23a ( urte) |
Hobiratze lekua | Q16552545 |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Francisco Ramírez de Madrid (1491ko abendua - 1501eko martxoaren 17a) |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | Gaztelania ertaina Berpizkundeko latina greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, medikua eta Errenazimenduko humanista |
Enplegatzailea(k) | Salamancako Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Institutua Elisabet I.a Gaztelakoa |
Izengoitia(k) | la Latina |
Salamanca hirian jaioa, haren jaiotza datak zalantza batzuk sortzen ditu: ikerlari gehienek uste dute 1465an jaio zela, baina beste batzuk 1464an jaio zela jasotzen dute.
Familia noble batean jaio zen, aberats izandakoa, baina pobretua. Seguruena Gaspar de Gricio, Joan Aragoikoa Asturiasko printzearen idazkari izan zena gortean eta, ondoren, Elisabet I.a Gaztelakoaren errege idazkari izandakoa. Horrela izanez gero, Juan López de Gricio zen Beatriz Galindoren aita, Leongo aitoren semea, eta Écijako galindotarrekin senide zena.[1] Beste aukera da, aita Martín Fernández Galindo izatea, Écijako zalduna eta Santiagoren Ordenaren komendadore izandakoa.[2]
Azkarra eta letren zalea zenez, gurasoek erabaki zuten gramatikako klaseak jasoko zituela Salamancako Unibertsitatean, gero moja bihurtzeko. Latinerako gaitasun handiak erakutsi zituen; hamabost urte zituela, latinez irakurri eta testu klasikoak itzuli ez ezik, hitz eta idatzi ere egin zezakeen. Bere ospea Salamancan zabaldu zen lehendabizi, eta geroago Gaztelako erreinu guztian zehar; horrela, la Latina ezizena hartu zuen.Greziera klasikoa ere bazekien, eta Aristotelesen zalea zen bereziki. Hori horrela, olerkiak (latinez) idatzi zituen eta Aristotelesen lanei iruzkinak. Badirudi, Teologia eta medikuntza ere ikasi zituela.
1486an, moja izateko prestatzen ari zela, Elisabet I.a Gaztelakoak deitu zuen gortera, Gonzalo Fernández de Oviedo garaiko kronistak zioenez. Dena den, ez zituen irakasle lanak bakarrik egin, izan ere, erreginaren aholkularia ere izan zen, garaiko Lucio Marineo Sículo idazlearen arabera.
1491n ezkondu zen Errege-Erregina Katolikoen aholkulari eta artillero Francisco Ramirez de Madridekin (Errege-Erreginek 500.000 marabediko dotea eman zioten). Bi seme izan zituzten[3], Fernan eta Nuño. 1501ean alargun gelditu zen, eta ondorioz, gortetik alde egin zuen eta Madrilgo, Vianako jauregira joan zen bizitzera.
Beatriz Galindori zor zaio bere omenez izena daraman Latina auzoko ospitalearen eraikuntza (1499-1507), eta baita Madrilgo Concepción Francisca eta Concepción Jerónima komentuak ere. Azken horretan izan zen lurperatua.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.