Belarritako

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Belarritakoa edo zirtzilua pertsonak apaintzeko erabiltzen den osagarria da. Normalean belarrietan jartzen dira. Belarritako batzuk eramateko belarrian edota gorputz-atal batean zuloa egin behar da, hala ere badira zulorik behar ez duten belarritakoak. Zuloa behar denean tximeleta baten edota eraztun baten bidez finkatzen dira, eta zulorik behar ez dituzten belarritakoak, normalean klip moduan eusten dira.

Thumb
Belarritakoak eta piercingak.
Remove ads

Piercinga

Gaur egun belarritakoak ez dira belarrietan jartzen bakarrik. Gorputzeko beste ataletan jartzearen moda zabaltzen ari da, adibidez zilborrean, bekainetan, sudurrean, ezpainean eta titimuturretan besteak beste. Belarri-gingila ez den gorputz-atal batean belarritako bat jartzearen teknikari piercing deritzo.

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads