Dezibel

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Dezibela (dB[1]) unitate logaritmiko bat da, bi magnituderen arteko erlazioa neurtzen duena. Akustikan, elektronikan, telekomunikazioetan eta kontrolaren teorian erabiltzen da nagusiki. Magnitude biren arteko erlazioa adierazteko erabili daiteke, edo, balio bietako bati erreferentziazko balio bat ematen zaionean, balio absolutu bat adierazteko.

Datu azkarrak Neurtzen du, Unitate estandarretan ...
Datu azkarrak dB, Potentzia erlazioa ...

Dezibela Bel unitatearen hamargarren bat da, hau da, bel bat hamar dezibel dira. Praktikan oso arraroa da Bel unitatea aurkitzea, dezibela erabiltzen da. Izena Alexander Graham Bellengatik datorkio.

Dezibel bat hamar aldiz potentzia kopuru biren arteko zatiketaren 10 oinarridun logaritmoa da,

edo hogei aldiz anplitude kopuru biren arteko zatiketaren 10 oinarridun logaritmoa.

non potentzia biren arteko erlazioa den, dezibeletan neurtua, magnitude biren arteko erlazioa den, dezibeletan neurtua, eta potentzia kopuruak diren eta eta anplitude kopuruak diren.

Remove ads

Dezibelean oinarritutako unitateak

Dezibela magnitude biren arteko erlazioa da. Magnitude absolutu bat adierazteko, erreferentziazko balio bat erabiltzen da. Kasu hauetan, dB terminoari atzizki bat jartzen zaio, neurtutako magnitudea zein erreferentziarekin konparatzen den zehazten duena.

Orokorrean, potentzientzat

eta anplitudeentzat

Erreferentzia arrunt batzuk hurrengoak dira:

  • dBSPL: (SPL: sound pressure level). Soinuaren bolumenaren irabazi edo atenuazioa.
  • dBW: W hizkiak erreferentzia watt bat (1W) dela esan nahi du. 1W-eko seinale batek 0dBW-ko irabazia dauka.
  • dBm: kasu honetan erreferentzia miliwatta da. 1mW-eko seinale batek 0dBm-ko irabazia dauka.
  • dBu: erreferentzia 0,7746 voltekoa da. Arrazoi historikoegatik erabiltzen da.
Remove ads

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads