Ben Jones
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Ben Joseph Jones (Carriere, Saint Andrew, 1924ko abuztuaren 20a - ibidem, 2005eko otsailaren 10a) grenadar politikaria izan zen. Grenadako lehen ministroa izan zen 1989tik 1990era.
Bigarren Mundu Gerran, Haizealdeko Uharteetako batailoian izena eman zuen, eta, gerra amaitzean, bederatzi urtez aritu zen Arubako petrolio-findegietan. Ondoren, Erresuma Batura joan zen zuzenbidea ikastera. 1964an itzuli zen Grenadara, eta gobernuaren zerbitzura lan egin zuen magistratu gisa eta Kanpo Arazoetako Ministerioan. 1984an diputatu aukeratu zuten Alderdi Nazional Berriaren hautagaitzan, eta Herbert Blaize lehen ministroak Kanpo Arazoetako ministro izendatu zuen.
Jones 1989ko abenduan bihurtu zen lehen ministro, Blaize hil ondoren. Karguan egon zen 1990eko martxoko hauteskundeak galdu zituen arte.
Remove ads
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads