Benedetto Giacomo Marcello (Venezia, 1686ko uztailaren 24a - Brescia, 1739ko uztailaren 24a) italiar musikagile, idazle, abokatu, epail eta irakaslea izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Benedetto Marcello
Thumb
Bizitza
JaiotzaVenezia, 1686ko abuztuaren 9a
Herrialdea Veneziako Errepublika
HeriotzaBrescia, 1739ko uztailaren 24a (52 urte)
Hobiratze lekuaSan Giuseppe church (en)
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Familia
Ezkontidea(k)Rosanna Scalfi Marcello (en)
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Francesco Gasparini
Antonio Lotti
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, poeta, idazlea eta irakaslea
KidetzaArcadiako Akademia
Mugimenduamusika barrokoa

Itxi

Venezian jaio zen familia noble batean. Antonio Lotti eta Francesco Gasparini musikarien ikaslea izan zen, baina aitak Benedetto zuzenbidean aritzea nahiago izan zuen. Musika eta gobernuko postuak uztartu zituen, eta 40ko Kontseiluko kide eta Pola barrutiko gobernadore izan zen. Bere anaia Alessandro ere musikagile bikaina izan zen.

Elizarako musika, oratorioak, kantatak, duetoak, sonatak, kontzertuak eta sinfoniak konposatu zituen. Bere lanik ezagunena Estro poetico-armonico da. Antonio Vivaldiren garaikidea izan zen Venezian eta bere musikak eragin vivaldiarrak ditu. 1720an argitaratu zuen modu anonimoan Il teatro alla moda, bere garaiko drama musikalaren egoerari buruzko bere iritziarekin.

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.