Benno Besson
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
René-Benjamin Benno Besson (Yverdon-les-Bains, 1922ko azaroaren 4a - Berlin, 2006ko otsailaren 23a) suitzar antzerki zuzendari eta antzezlea izan zen.
Remove ads
Biografia
Benno Bessonen karreraren lehenengo urteak Bertolt Brechtekin lotuta igaro ziren. Gerraren ondoren Zurichera joan zen filologia ikastera eta han ezagutu zuen alemaniar antzerkigilea. Brecht-ek Ekialdeko Berlinera joateko eskatu zion berarekin Berliner taldean lan egiteko, eta hala taldeko zuzendari izan zen, 1956an Brecht hil zen arte. Urte horretan taldea utzi zuen eta Deutsches Theater-era joan zen. Ondoren, 1969. urtetik aurrera, Berlingo Volksbühne zuzendu zuen, eta antzerkigile eta zuzendari lanak egin zituen bertan. 1977. urtea arte Ekialdeko Alemanian bizi izan bazen ere, bere lanak Europa osoan ibili ziren (Alemania Federala, Austria, Suitza, Bulgaria, Italia, Frantzia). 1970eko hamarraldian Europako eszenatoki nagusiak bisitatu zituen, eta hamarraldiaren amaieran Genevan gelditu zen (1982-1989). Era askotako egileak landu zituen, klasikoak edo antzinakoak eta egile garaikideak. Oso ezagunak ez ziren lanak ere zuzendu zituen, hala nola 'Sexu ahula' (Flaubert-en vaudeville-a).
Remove ads
Erreferentziak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
