Txatal
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Txatala edo bertseta[1](batez ere Ipar.) Biblian eta beste zenbait liburutan, kapituluak banatzen diren zati laburretako bakoitza.[2] Literaturan, bertseta errimarik eta metrika finkorik ez duen poema baten bertso bakoitza da, gehienetan luzea eta zentzu osoa duena. Liburu sakratuetan, Biblia edo Korana (non Āyah du ziena) kasu, bertseta bat kapituluetako banaketa labur bakoitzari dagokio.
Bertseta bertso askera eta prosazko poemara hurbiltzen den forma malgua da. Baliabide poetikoek, hala nola errepikapenak, asonantziak, aliterazioak eta figura erretorikoek, lerroen indar orokorrari laguntzen diote. Batez ere Europako herrialde kristauetako literaturan agertzen da, non lehen aldiz Erdi Aroko testu erlijioso eta mistikoetan erabili zuten. Friedrich Hölderlinek, Charles Péguyk eta Paul Claudelek honela idatzi dituzte poemak.[3]
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads