Hadar (izarra)
Centaurus konstelazioko izarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Hadar, Beta Centauri gisa izendatua (latinizatuta β Centauri, laburtuta Beta Cen edo β Cen), Zentauro konstelazioan dagoen izar hirutar bat da. Sistemaren itxurazko magnitudea 0.61 da eta horrek Centaurus konstelazioko bigarren izarrik distiratsuena egiten du, Alpha Centauriren atzetik. Gainera, gaueko izarrik distiratsuenetako bat ere bada. Hipparcos astrometria sateliteak egin zituen paralaxiaren neurketak aintzakotzat hartuz, izar-sistema hau Eguzkitik 390 ± 20 argi-urtera kokatzen da.
Hadar izarra hego hemisferioan ikusi daiteke, bertan, Gurutzearen konstelazioa seinalatzen duten bi izarretako bat bezala ezagutzen da. Lerro bat marraztuz gero Hadar eta Gurutzearen bigarren "izar-seinalatzailearen" artean, zeina Alpha Centauri den, lerroaren luzamenduak Gacrux izarrera eramango gaitu, Gurutzearen konstelazioan iparralderen dagoen izarrera, hain zuzen. Nabigatzaileentzat Gacrux izarra erreferentzia-puntu garrantzitsua da, izan ere, izar hori eta Acrux izarra (konstelazio beraren hegoaldean dago) lerro batekin lotzen badira, hegoaldea non dagoen jakin daiteke.
Remove ads
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
