Bildumazaletasun

From Wikipedia, the free encyclopedia

Bildumazaletasun
Remove ads

Bildumazaletasuna mota jakin bateko objektuak bilatu, eskuratu, bildu, antolatu eta erakusteko pertsona batek duen zaletasuna da.

Thumb
Bildumazaletasuna: pertsona batzuek seiluen bildumak osatzeko zaletasun handia dute.

Adibideak

Denetariko objektuen bildumak egin daitezke, hala nola txanponak, botilak, diskoak edo nekazaritza-lanabesak. Bilduma jakin bat osatzeko arrazoiak anitz izan daitezke: jolas edo denborapasa hutsa izan daiteke, objektuen gaiarekin interes intelektuala, bildumako objektuekiko lotura emozional bat (haurtzaro edo gaztetako oroigarriak direlako, adibidez). Bildumak orokorrak zein oso zehatzak izan daitezke: badira pertsonak denetariko diskoen bilduma egiten dutenak eta beste batzuk marka zehatz bateko garagardo-botilak soilik bilatzen dituztenak.

Thumb
Jose Luis Intxaustiren erraldoi eta buruhandi figuren bilduma (erakusketa batean 2017an).

Euskal Herrian 21. mendean erraldoi eta buruhandien inguruko bildumazaletasun bat garatu da bereziki, gomazko erraldoi eta buruhandiena.[1]

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads