From Wikipedia, the free encyclopedia
Biografia (grezieratik: bios bizitza eta graphos idazkera) norbaiten bizitzaz idatzitako deskripzioa edo historia da.[1] Gehienetan liburu edo saiakera modura argitaratzen da; beste batzuetan, alidz, film modura. Autobiografia (auto aurrizkiak "norbera" esan nahi du) pertsona batek bere buruaz idatzitako edo kontatutako biografia da. Biografia bat bizirik gabeko gertaeren zerrenda bat baino zerbait gehiago da, subjektuak gertaera horietan (hezkuntza, lana, harremanak, heriotza...) izan duen esperientzia ere erakusten du. Profil edo curriculum vitae batean ez bezala, biografiak subjektuaren historia kontatzen du haren bizitzako hainbat pasarte nabarmenduz eta barneko xehetasun edo esperientziak kontatuz, eta subjektuaren pertsonalitatearen analisia ere eduki dezake.
Biografiek pertsonaren bizitza osoa barne hartzen dute. [2] Beraz, gehienetan lan biografikoak ez dira fikziozkoak izaten, baina zenbait kasutan fikzioa erabil daiteke haren bizitza erakusteko.
Hasiera batean, biografiak Historiaren azpiatal bat baino ez ziren. Historiako liburuetan, garrantzi handiko pertsona bati buruzko informazioa ematerako garaian soilik erabiltzen ziren. Liburu eta idatzi biografikoak (beste informazio historikorik eman gabe) XVIII. mendean argitaratzen hasi ziren, eta gaur egungo itxura XX. mendean hartu zuten.
Giza historian lehen biografoetako bat Kornelio Lepote izan zen, K.a. 44. urtean Excellentium Imperatorum Vitae ("jeneral bikainen bizitzak") lana argitaratu zuena. Plutarkok biografia luzeagoak eta xeheagoak idatzi zituen grezieraz, K.o. 80. urtean Bizitza paraleloak bilduman gehitu zituenak. Lan honetan, pertsona greziar eta erromatar ezagunak bikoteka azalduta daude: adibidez, Demostenes eta Zizeron hizlariak, edo Alexandro Handia eta Julio Zesar jeneralak. Bertako 50 bat biografiak iraun dute gaur egun arte. Antzinako biografien beste bilduma ezagun bat Hamabi zesarren bizitzak da, Suetoniok idatzia K.o. 121. urtearen inguruan idatzia, Hadriano enperadorearen garaian.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.