From Wikipedia, the free encyclopedia
Bizkarroiak edo parasitoak beste espezie bateko banako batekin harreman estuan dagoen espeziea da, ostalaritik onura hartu eta kaltea eragiten diona. Oro har, bizkarroia beste espeziea baino askoz txikiagoa izaten da, bere bizimoduaren espezializazio handia du eta ostalaria baino lasterrago eta gehiago ugaltzen da. Adibide arruntenak zenbait ostalari edo eramaile ornodunen eta bizkarroi txikien artekoa da, hala nola zorriak, zenbait zizare eta eltxoak.
Bizkarroitasun edo parasitismoa harreman sinbiotiko mota bat da.
Bizkarroi mota asko daude: birusak, bakterioak, onddoak, protozooak, helmintoak, artropodoak, algak eta landareak; baina, orokorrean, hitzak ez ditu birusak, bakterioak eta onddoak bere barnean sartzen.
Bizkarroiek ez dituzte soilik animaliak kaltetzen, baita landare ugari ere. Bestalde, landareak beste landare batzuen bizkarroiak izan daitezke: mihura, esaterako, beste landareen kontura bizi da, eta bere sustraien bidez izerdia zurrupatzen die, banpiro bailitzan.
Bizkarroiek parasitosia izena duen gaixotasun orokorra eragiten dute.
Gizakiengan eritasunak sortzen dituzten bizkarroiak hiru talde nagusitan sailkatzen dira: protozooak, helmintoak eta ektoparasitoak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.