Bogside

From Wikipedia, the free encyclopedia

Bogsidemap
Remove ads

Bogside, irlanderaz: Taobh an bhogaigh, Ipar Irlandan dagoen Derry hiriko harresietatik haratago kokatzen den auzo bat da. Hiriaren eta Foyle ibaiaren mendebaldean dago, Creggan auzoaren alboan, eta Irlandako Errepublika eta Donegal konderriaren mugatik 5 kilometro eskasera.

Datu azkarrak BogsideTaobh an bhogaigh, Administrazioa ...

Auzo hau hiriko irlandar errepublikarren bizileku nagusienetako bat da.

1960 eta 1970eko hamarkadan zehar Ipar Irlandako gatazkan jazotako gertakari ugariren lekuko izateagatik ospetsua da, horien artean Bogsideko gudua (1969), Igande Odoltsua (1972), Motorman operazioa (1972) edota Free Derry izenez ezagutzen den "no-go eremua" kokatu ziren.

Gaur egun, Bogsideko artistek margotutako garai hari buruzko horma-irudi handiak Free Derry eremuan edota Gasyard Feile jaialdian ikus daitezke (azken hori musika eta arteei buruzko urteroko jaialdia), hauek bertoko turismo erakargune garrantzitsuenak direlarik.

Remove ads

Iruditegia

Ikus gainera


Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads