Bregenzerwald

From Wikipedia, the free encyclopedia

Bregenzerwaldmap
Remove ads

Bregenzerwald (alemanez: Bregenzerwald, ˈbʁeːɡɛnt͡sɐˌvalt ahoskatua; euskaraz: «Bregenzeko basoa») Austriako Vorarlberg estatuko eskualde nagusietako bat da. Geologiari dagokionez, Bregenzerwaldeko mendiak iparraldeko kareharrizko Alpeetako mendikatea da, bereziki flyschezko iparraldeko eremua. Bregenzer Ach ibaiaren arro hidrografikoan dago.

Datu azkarrak Datu orokorrak, Garaiera ...

Biztanleek sarritan bi eremu nagusitan banatzen dute Bregenzerwald: Vorderwald (Bregenzerwald Beherea) eta Hinterwald (Bregenzerwald Garaia). Vorderwald, bere muino eta mendi baxuekin, Rhin ibaiaren haranetik hurbilen dagoen zatia da. Hinterwaldek ditu mendirik altuenak, 2.000 metrorainoko altitudeekin. Eskualde bakoitzak bere aldaera dialektalak ditu. Vorarlbergeko haranetako dialektoek sustrai alemanikerazkoak dituzte. Hitz egindako dialektoak suabiar eta suitzar alemanaren antzekoak dira. Vorarlbergeko jendeak ere zailtasunak ditu Bregenzerwaldeko jendea ulertzeko. Ia leku guztiek dute beren dialektoa. Bregenzerwald iparraldean, adibidez, "Stui" esaten diote harriari, hegoaldean "Stua" esaten dute.

Remove ads

Udalerriak

Bregenzerwald Beherea (Vorderer Bregenzerwald)

  1. Alberschwende
  2. Doren
  3. Sulzberg
  4. Langenegg
  5. Krumbach
  6. Riefensberg
  7. Lingenau
  8. Hittisau
  9. Sibratsgfäll

Bregenzerwald Garaia (Hinterer Bregenzerwald)

  1. Egg
  2. Andelsbuch
  3. Schwarzenberg
  4. Bezau
  5. Reuthe
  6. Bizau
  7. Mellau
  8. Schnepfau
  9. Au
  10. Damüls
  11. Schoppernau
  12. Schröcken
  13. Warth

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads