Brighton

From Wikipedia, the free encyclopedia

Brightonmap
Remove ads

Brighton (ˈbraɪtən ahoskatua) Ingalaterrako hegoaldean dagoen hiria da, herrialde osoko bostgarren handiena dena London, Birmingham, Leeds eta Sheffield ondoren. 2011n, Brightonek 273.400 biztanle inguru zituen [1].Ozeano Atlantikoaren kostaldean kokatuta dago, Erresuma Batuko leku turistiko handien eta ospetsuenetakoa izanez. Alboan daukan Hove herriarekin Brighton and Hove hiria eratzen du.

Datu azkarrak Brighton, Administrazioa ...

Ekialdeko Sussexeko konderrikoa eta Hego-ekialdeko Ingalaterra eskualdekoa da.

Remove ads

Historia

Brighthelmston herria 1086ko Domesday liburua sortu baino aski lehenago sortu zen. XVIII. mendean oporleku gisa bihurtu zen ezagun. 1841ean, Londresetik zetorren trenaren sorrerarekin bisitari askoren eguna pasatzeko jomuga bilakatu zen. Harrez geroztik, Brightonek populazio hazkunde nabarmena izan zuen, 1961ean 160.000 biztanle zituelarik. Gaur egun Brighton kostaldean zehar luzatzen diren hainbat herriekin bateratzen da, mendebaldera Hove, Portslade by-Sea, Shoreham by-Sea, Lancing eta Worthing dituelarik, eta ekialdera Woodingdean, Rottingdean, Saltdean eta Peacehaven.

Brighton, hotel, jatetxe, harri hondartza eta denbora-pasa aisetasunekin, turistentzako bisitaleku bihurtu da, baita hainbat konferentziaren bilgune ere. Brighton eta Hove herriak bi unibertsitate ditu, University of Brighton eta Sussex University (azken hau bere politika eta filosofia fakultateagatik Ingalaterra mailan ezaguna), baita hainbat ingeles-eskola ere, udan gazte atzerritarrez betetzen direnak.

Remove ads

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Brighton), Hila ...
Remove ads

Brightondar ezagunak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads