Bronx
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Bronx New Yorkeko (AEB) bost auzo nagusietakoa da, iparraldeen kokaturik dagoena.
1.357.589 biztanle zituen 2005ean.
Remove ads
Historia
1639an iritsi ziren lehenengo europarrak, Jonas Bronck baserritar suediarra izanda lehena bertan basetxea paratzen. Geroxeago, ingelesek lur zati horri "Bronck's Land" ("Broncken lurra") izena ipini zioten, eta hortik dator gaur egungo izendapena.
Geografia
Bronxek 148,87 kilometro koadro ditu. Horietatik 39,84 ura dira. Beste 109,03 lurra dira. Biztanleria dentsitatea 9304,14 da.
Demografia
2010eko zentsuan bizi ziren 1.385.108 pertsonetatik 892.622 txuriak edo hispanoak dira. Horietatik hispano edo latino kategorian 741.413 dira. 416.695 beltzak edo afroamerikarrak. 3.460 amerikar natiboak ziren eta 398 Hawaii edo Pazifikoko irletako natiboak. 47.335 asiarrak ziren. Bestelako arraza bat kategorian 8.636 biztanle daude. Bukatzeko euren burua arraza bat baino gehiagotan 15.962 pertsonek kokatzen zuten.
Biztanleria piramidea

Kirolak
Auzo honetan dago New York Yankees beisbol taldearen estadioa.
Zoologikoa
Bronxen dugu AEBetako hiri barneko zoologikorik handiena.
Musika
Zineman
Zinemaren bidez, Bronxen irudia auzo txiro eta baztertuarena eta delinkuentziak jotakoarena dugu.
Hainbat pelikula egin izan dute bertan kokatutakoak, tartean A Bronx Tale (1993).
Auzotar ezagunak
- Lauren Bacall, (1924-2014), aktorea.
- Chazz Palminteri, (1952-), aktorea.
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads