Bruce Castle

From Wikipedia, the free encyclopedia

Bruce Castlemap
Remove ads

Bruce Castle (aurrez Lordship House) Londres iparraldean dagoen Haringey udalerriko jauregi bat da, zehatzago esanda Tottenham auzoan.

Datu azkarrak Kokapena, Estatu burujabe ...
Remove ads

Historia

Historikoki Bruce etxearen lurraldea izan zen Tottenhamen heren bat eta horregatik du Bruce izena, baina egiari zor 1306 urtean Robert Bruce Eskoziako errege bihurtu zenean Ingalaterran zituen lur guztiak kendu zitzaizkion eta ez da Tottenhamen gaztelu bat egon zenaren arrastorik aurkitu.

XV mendean Tottenhameko hiru lur zatiek bat egin zuten eta 1684an jauregi hau eraiki zen Lordship House izenarekin. Ingalaterran zutik dirauen adreiluzko eraikin zaharrenetako bat da beraz. Berehala hartu zuen ordea Bruce Castle izena. Hasierako jabea Hare familia izan zen baina 1804an John Eardley Wilmot parlamentariak erosi zuen. Hau hil zenean Rowland Hill irakasle eta erreformatzaileak erosi zuen eta eskola bihurtu zuen. 1892an inguruko lurrak parke publiko bihurtu ziren.

Gaur egun Haringey udalerriko eremu anitzen historiaren museoa da, bai eta udalerriko artxibategia ere.

Remove ads

Iruditegia

Informazio praktikoa

  • Helbidea: Lordship Lane, Haringey, Lordship Lane, N17 8NU
  • Tren geltokia: Bruce Grove

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads